60. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U B A G O

2002ko aurrekontu orokor eta bakarra hasiera batean onetsirik

Ubagoko Kontzeju irekiak 2002ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta haren betearazpen oinarriak onetsi zituen, hasiera batean, 2002ko martxoaren 4an egin bilkuran.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 274-1 artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatuarekin bat, espedientea ikusgai dago Udalaren idazkaritzan, herritarrek edo interesatuek bidezko jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten, hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunetik aitzina. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurrean egoteko epe hori iragandakoan.

Ubagon, bi mila eta biko martxoaren hogeian. Kontzejuburua, Joaquín María Fernández de las Heras González.

Iragarkiaren kodea: A0203833