60. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E T E L U

Urbanizazio proiektua eta lagapenak behin betikoz onetsirik

Alkatetzaren 2001eko azaroaren 26ko 91/2001 ebazpenaren bidez hasiera batean onetsi zen Azkonegia etxearen lurzatia urbanizatzeko proiektua (1. poligonoa, 25. lurzatia), bai eta hari lotutako lagapenak ere, María Ignacia Iriarte Estanga andreak sustatuak.

Kontuan izanik urbanizazio proiektu hori jendaurrean egon dela hamabortz egunean, 2002-01-16an 7. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta 2002-01- 25ean Diario de Navarran argitaraturik.

Kontuan izanik jendaurrean egon bitartean inork ez duela alegaziorik aurkeztu.

Udalak, 2002ko martxoaren 1ean egin osoko bilkuran, han zirenak aho batez egonda, hau erabaki du:

1. Behin betikoz onestea Azkonegia etxearen lurzatia urbanizatzeko proiektua, bai eta hari lotutako lagapenak ere, María Ignacia Iriarte Estanga andreak sustatuak.

2. Espedientearen sustatzaileari erabaki hau jakinaraztea eta espedientea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Departamentura igortzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 120.2 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119.4 artikuluan xedatutakoa bete dadin.

Betelun, bi mila eta biko apirilaren lauan. Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldáraz.

Iragarkiaren kodea: A0203829