60. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

TUTERAKO UDALAREN UR BATZORDEA

Deialdia, administrari-ofizial izateko bi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko

Beheiti adierazten den egunean batzordeburuak honakoa eman du:

Ebazpena

2002ko otsailaren 22 eta 25eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALetan (23 eta 24. zk.), hurrenez hurren, Tuterako Udalaren Ur Batzordearen zerbitzuko administrari-ofizial izateko bi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdien arau-oinarriak argitaratu ziren. Lanpostu bat Abonatuen Kudeaketa Alorrerako zen eta bestea Kontabilitate Alorrerako.

Bi deialdietan eskabideak aurkezteko epea iragan da eta ez da bakarra ere aurkeztu, beraz,

Ebatzi dut:

1. Tuterako Udalaren Ur Batzordearen zerbitzuko administrari-ofizial izateko bi lanpostu huts, bata Abonatuen Kudeaketa Alorrerako eta bestea Kontabilitate Alorrerako, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiak hutsik deklaratzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Tuteran, bi mila eta biko martxoaren hogeita bian. Batzordeburua, sinadura ulertezina. Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: a0203797