60. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

EL BUSTO

2002ko aurrekontuak hasiera batez onetsita

El Bustoko Udalak, 2002ko martxoaren 21ean egin osoko bilkuran, 2002ko aurrekontuak onesteko espedientea eta haiek betearazteko oinarriak onetsi zituen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 275. artikuluan ezarritakoa betetzeko, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko aldia iragandakoan.

El Buston, bi mila eta biko apirilaren lauan. Alkate udalburua, Rubén Marañón Taberna.

Iragarkiaren kodea: A0203793