60. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

SAN ADRIAN

Aurrekontuko aldaketa baten hasierako onespena

Hona zer dioen San Adriángo Udalak 2002ko apirilaren 4ko osoko bilkuran hartu erabakiaren xedapen zatiak, hitzez hitz:

"1.-Hasiera batez onestea Udaleko Kontuhartzailetzak 2000ko aurrekontu orokor eta bakarrerako (luzatua dago) proposatu aldaketa, "Ikastetxe publikoko obrak" izeneko 1.4223.62203 kontusaila sortu duena gastuetan, 29.645,50 eurokoa. "Ikastetxe publikoko obretarako Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza" izeneko dirusarreretako 1.75510 kontusailaren kargura, 19.269,58 euro finantzatuko dira. Gainerakoa finantzatzeko, Kontuhartzailetzak behar den kontusaila sortuko du.

2.-Erabaki hau Udaleko Kontuhartzailetzara igortzea, bere ondorioak izan ditzan.

3.-Erabaki honen iragarkia igortzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera, argitara dadin; baita Udaletxeko iragarki oholera ere, hamabost egun baliodunean jendaurrean egon dadin, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Ez bada erreklamaziorik egiten, behin betikoz onetsitzat joko da aldaketa hau, aipatu jendaurreko epea iragandakoan".

San Adriánen, bi mila eta biko apirilaren bostean. Alkate udalburua, Jesús Angel Mendaza Marrodán.

Iragarkiaren kodea: A0203928