60. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MIRANDA-ARGA

2002ko lan egutegiaren onespena

Udal honek, 2002ko martxoaren 1ean egin osoko bilkuran, udal bulegoetako langileendako 2002ko lan egutegia onestea erabaki zuen, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuan urteko ezarritako 1592 orduko zenbatekoan oinarriturik eta Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2002ko asteguneko jaiak zein diren zehazteko uztailaren 5ean Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak eman zuen 83/2001 Foru Aginduak ezarritako jaiegunen egutegiarekin bat. Hona hemen jaiegunak zein diren, horietan itxirik egonen baitira udal bulegoak.

1.-Udal bulegoetako langileendako 2002ko lan egutegia onestea, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuan urteko ezarritako 1592 orduko zenbatekoan oinarriturik, eta jaiegunak zein diren zehaztea, horietan itxirik egonen baitira udal bulegoak:

-Urtarrilak 1: Urteberri.

-Martxoak 19: San Jose.

-Martxoak 21: San Benito, herriko patroia.

-Martxoak 28: Ortzegun Saindu.

-Martxoak 29: Ortziral Saindu.

-Apirilak 1: Bazko biharamuna.

-Maiatzak 1: Langileen eguna.

-Uztailak 25: Santiago apostolua.

-Abuztuak 15: Abuztuko Andre Maria.

-Abuztuak 23: herriko bestak.

-Abuztuak 26, 27 eta 28: herriko bestak.

-Urriak 12: Espainiako Jai Nazionala.

-Azaroak 1: Domu Saindu.

-Abenduak 3: San Frantzisko Xabier, Nafarroaren Eguna.

-Abenduak 6: Konstituzioaren eguna.

-Abenduak 25: Eguberri.

2.-Udal bulegoak itxirik egonen dira larunbat eta igande guztietan, baita gorago aipatu jaiegunetan eta 2002ko lan egutegian ikusitakoetan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Miranda-Argan, bi mila eta biko apirilaren bostean. Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: a0203967