60. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MIRANDA-ARGA

Edertu eta apaintzeari buruzko ordenantzaren aldaketa hasiera batean onetsia

Miranda-Argako Udalak, 2002ko martxoaren 1eko bilkuran, besteak beste, ondoko erabaki hauek hartu zituen:

1.-Eraikin eta etxebizitzak edertu eta apaintzeko sariak emateari buruzko ordenantzaren aldaketa, testua bilkura horren aktan idatzia baitago, hasiera batean onestea.

2.-Iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratu ondotik, ordenantza horren gaineko onespen erabakia jendaurrean paratzea, hogeita hamar egunetan, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten, hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluak xedatzen duena betetzeko.

Miranda-Argan, bi mila eta biko apirilaren bostean. Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: a0203966