60. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

EBAZPENA, 2002ko apirilaren 2koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak emana, "Agrícola de Cortes, S. Coop." sozietatea Fruta eta Barazki Ekoizleen Batasun gisa aurretiaz onartzen duena, Europako Kontseiluak emandako urriaren 28ko 2200/1996 Erregelamenduko 14. artikuluaren arabera.

"Agrícola de Cortes, S. Coop." sozietateak, jarduketa eremutzat Nafarroako Foru Komunitatea duenak, Fruta eta Barazki Ekoizleen Batasun gisa aurretiaz onartzea eskatu du, Europako Kontseiluak emandako urriaren 28ko 2200/1996 Erregelamenduko 14. artikuluaren eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak 1997ko apirilaren 30ean emandako Aginduaren arabera.

Nekazaritzako Elikagai Industrien eta Elikaduraren Zerbitzuak eginiko txostenaren arabera, batasun horien onarpenari buruzko arautegian eskatu baldintza eta betebehar guztiak betetzen ditu.

Horrenbestez, eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1999ko irailaren 13an emandako Foru Aginduaren bidez jaso ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Agrícola de Cortes, S. Coop." sozietatea, Fruta eta Barazki Ekoizleen Batasun gisa aurretiaz onartzea I. kategoriarako (fruta eta barazkiak), Europako Kontseiluak 1996ko urriaren 28an emandako 2200/1996 Erregelamenduko 14. artikuluaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak 1997ko apirilaren 30ean emandako Aginduaren arabera.

2. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da Nafarroako Gobernuan, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 113. eta hurrengo artikuluekin eta lege hura aldatzen duen 4/1999 Legearekin bat.

3. Ebazpen hau igortzea Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren barneko Nekazaritza Zuzendaritza Nagusira, dagokion Erregistroan inskriba dezan, eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Elikagai Industrien eta Elikaduraren Zerbitzura, Nekazaritzako Merkatuen Erregulazio eta Eskuhartze Atalera eta interesatuari, behar diren ondorioak sor ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren bian.-Nekazaritzako Egitura eta Elikagai Industrien zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Iragarkiaren kodea: A0204108