60. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

129/2002 FORU AGINDUA, apirilaren 30ekoa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Iruñeko "Tafalla II" Bigarren Hezkuntzako institutuaren berariazko izena aldatu eta "Tafallako Institutu Politeknikoa" izena onesten duena.

Iruñeko "Tafalla II" Bigarren Hezkuntzako institutuko Eskola Kontseiluak erabaki du institutuak behin-behinekoz duen "Tafalla II" berariazko izena aldatzea eta "Tafallako Institutu Politeknikoa" izena ematea.

Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako institutuen Erregelamendu Organikoa onesteko otsailaren 10ean eman zen 25/1997 Foru Dekretuko 3. artikuluan xedaturikoari jarraikiz (martxoaren 14ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36.2.c) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,

AGINDU DUT:

1. Iruñeko "Tafalla II" Bigarren Hezkuntzako institutuaren berariazko izena aldatu eta "Tafallako Institutu Politeknikoa" izena onestea (ikastetxearen kodea: 31009078). Ikastetxearen izen osoa hemendik aurrera honako hau izanen da: "Tafallako Institutu Politeknikoa" Bigarren Hezkuntzako institutua.

2. Foru Agindu honek ez du bide administratiboa agortzen. Honen aurka interesatuek gora jotzeko helegitea paratzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Foru Agindu hau igortzea ikastetxeko Eskola Kontseiluko buruari, Tafallako Udalari, Idazkaritza Teknikoari, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zerbitzuari eta beste zerbitzuei, Araubide Administratiboaren Atalari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Informazioaren Kudeaketaren Unitate Teknikoari, Ikastetxe Publikoen Finantzaketaren Bulegoari eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Ikastetxeari.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren bian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0204863