60. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

704/2002 FORU AGINDUA, maiatzaren 3koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Aresoko Arau Subsidiarioak aldatzeko espedientea, bertako Udalak sustatua, behin betikoz onesten duena. Aldaketaren xedea Eluseder industrialdea handitzea da.

Aresoko Udalak idazpuruan zehaztutako espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Ikusirik ekarritako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako adostasun txostena, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea, Foru Agindu honen azalpen zatian aipatzen diren zehaztapenekin.

Horren ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Aresoko Arau Subsidiarioak aldatzeko espedientea, bertako Udalak sustatua, behin betikoz onestea. Aldaketaren xedea Eluseder industrialdea handitzea da. Hona hemen zehaztapenak:

A.-Eluseder-3ko hariztiko mazela, 8.025 metro karratu egiten duena, Sektoreko mugetatik kanpo utziko da, erabilera libre eta jabari publikorako. Espedienteko 8. planoan ageri da.

B.-Eraikinen lerroa Eluseder-2ko iparralderaxeago eramanen da, iparraldeko eta ipar-ekialdeko mugetan ikusizko eragina gutxitzeko. Hegoaldeko ezpondak malda bat eduki beharko du, berriro landareak landatu ahal izateko.

C.-Eluseder-2 eta Eluseder-3ren berritzearen eta zabortegitako proposatu den aldea egokitzearen ondoriozko materiala zehazki baloratuko da.

D.-Ikuspegi hidrologiko batetik Eluseder-3 iparraldeko isurialdeko ur arroan kokatzeagatik izan litezkeen ondorioak baloratuko dira.

E.-Industrialdeko sarbideak, probintziako errepideko biribilguneko bidegurutzean, 15 metrotan %5eko gehieneko malda ezin gaindituko du eta proiektua Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan aurkeztuko da, honek onets dezan.

2. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko helegitea jartzen ahal dela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean gehienez ere, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114 eta 115. artikuluei jarraikiz (Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzkoa). Espedientearen kontra administrazioarekiko auzi-helegitea jartzen ahal da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean gehienez ere, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz Administrazioarekiko Auzi-jurisdikzioa arautzen duen Legea baita.

3. Aresoko Udalari Foru Agindu honen berri ematea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hiruan.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0205067