60. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

446/2002 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "NA-624 Azkoien-Andosilla errepidea zabaldu eta hobetzea, tartea: Azkoiengo saihesbidea-Azkoiengo gainak" proiektua prestatzeko lanak kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako dei egin du "NA-624 Azkoien-Andosilla errepidea zabaldu eta hobetzea, tartea: Azkoiengo saihesbidea-Azkoiengo gainak" proiektua prestatzeko lanak kontratatzeko, honako baldintza orokor hauei jarraituz:

-Kontratuaren xedea: "NA-624 Azkoien-Andosilla errepidea zabaldu eta hobetzea, tartea: Azkoiengo saihesbidea-Azkoiengo gainak" proiektua prestatzeko lanak kontratatzea.

-Esleipen modua: lehiaketa.

-Lizitazio prezioa: 57.000,00 euro.

-Egiteko epea: sei hilabete.

-Proposamenak aurkezteko epea: 2002ko ekainaren 17a arte, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (San Ignazio etorbidea 3, beheko oina, Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan behar dute.

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia eta egun-orduak: 2002ko ekainaren 26ko 12:00etan, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Administrazio klausula partikularren plegua eta agindu teknikoena lizitatzaileen eskura egonen dira, aztergai, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuan.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren bian.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

PROPOSAMEN EREDUA

Honen azpian izenpetzen duenak, ................. jaun/andreak, adinez nagusiak, ........(e)ko bizilagunak, helbidea ........(e)n, ........... kaleko ... zk.an duenak, bere izenean (edo .......... ordezkatuz), ..........(e)ko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean "NA-624 Azkoien-Andosilla errepidea zabaldu eta hobetzea, tartea: Azkoiengo saihesbidea-Azkoiengo gainak" proiektua prestatzeko lanak lehiaketa bidez esleitzeari buruz argitara eman den iragarkiaren berri duelarik, baita proiektuaren eta lizitazio horretako agindu teknikoen eta administrazio klausula partikularren pleguen berri ere, konpromisoa hartzen du, agiri horiei hertsiki lotuz, lan horiek egiteko ............ (zenbakiz eta letraz) ........... euroren truke.

(Eguna eta izenpea)

Iragarkiaren kodea: A0204944