60. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

526/2002 EBAZPENA, apirilaren 2koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntza eta Adimen Osasuneko Zuzendaritzaren menpeko berdeguneak zaintzeko zerbitzuaren kontratazioa esleitzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Kontratuei buruzko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan xedatutakoa betetzeko asmoz, aditzera ematen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak apirilaren 2n emandako 526/2002 Ebazpenaren bidez, honako kontratu hau esleitu dela:

-Kontratuaren xedea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntza eta Adimen Osasuneko Zuzendaritzaren menpeko berdeguneak zaintzeko zerbitzuaren kontratazioa.

-Esleitzeko modua: lehiaketa, prozedura irekia, ohiko tramitazioa.

-Esleipen-hartzaileak:

I. lotea (San Frantzisko Xabierkoa Zentro Psikogeriatrikoa. "Ekilore, S.L." (IFZ B-31/180714).

II. lotea (Osasun Etxeak, Adimen Osasuneko Etxeak). "Jardinería Adaxka, S.L." (IFZ B-31/426729).

-Esleipenaren prezioa: 70.710 euro (hirurogeita hamar mila, zazpiehun eta hamar euro), BEZa barne.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hamabostean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0204270