60. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

648 EBAZPENA, 2002ko maiatzaren 7koa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana, Aralar mendian Nafarroako Oihan Ondareko aprobetxamendu bat saltzeko baimena ematen duena. 4.078 bago ditu eta 2.417 metro kubiko zur, 288 metro kubiko enbor txiki eta 404 metro kubiko egur egiten du. 100.768,09 eurotan baloratua dago.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak Aralar mendian Nafarroako Oihan Ondareko oihan aprobetxamendu bat enkante publikoaren bidez saltzeko dei egin du, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko egunkarietan argitaratu ondoren. Aprobetxamenduak 4.078 bago ditu eta 2.417 metro kubiko zur, 288 metro kubiko enbor txiki eta 404 metro kubiko egur egiten du. 100.768,09 eurotan baloratua dago.

Enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek proposamenak aurkeztu beharko dituzte Nafarroako Gobernuaren Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren Erregistroan (Alondegiaren kalea, 1), iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hogeita seigarren egun naturaleko 12:00ak baino lehenago, bi kartazal itxitan. Kartazalak behar bezala identifikatuak egonen dira eta proposatzailearen erreferentzia eta bakoitzaren edukiaren izena bilduko ditu, "Agiriak" eta "Proposamen ekonomikoa" hurrenez hurren, baldintza pleguaren arabera.

"Agiriak" izeneko kartazalak proposamenak aurkezteko epea bukatu eta biharamunean irekiko dira, 12:00etan.

"Proposamen ekonomikoa" izeneko kartazalak jendaurrean irekiko dira proposamenak aurkezteko epea bukatu eta handik bost egun naturalera.

Baldintzen pleguak lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, Nafarroako Gobernuko Mendi Atalean (Tutera kalea, 20, 1.a).

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren zazpian.-Ingurumen zuzendari nagusia, José Ignacio Elorrieta Pérez de Diego.

PROPOSAMEN EREDUA

............ J/A-ak, ............. NANaren jabe, .......(e)an, ......... kalean, ... zenbakian bizi denak, ........ telefonoa duenak, bere izenean edo .............. ordezkatuz, Nafarroako Gobernuak Aralar Mendian Nafarroako Oihan Ondareko oihan aprobetxamendu bat enkantearen bidez esleitzeko iragarkiaren berri izanik, eskatzen du oihan lote bakarra, 4.078 bago dituena eta 2.417 metro kubiko zur, 288 metro kubiko enbor txiki eta 404 metro kubiko egur egiten duena, 100.768,09 eurotan baloratua, saldu dakiola. Administrazio klausula partikularren plegua onartzen du. Hitz ematen du produktu horiek erosiko dituela, agiri horiei hertsiki lotuz, eta ........... (letraz eta zenbakiz) ......... euro eskaintzen ditu, BEZa barne.

.........(e)n, 2002ko ......aren ......(e)an.

Enpresa,

Iragarkiaren kodea: A0202889