60. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

91/2002 FORU DEKRETUA, apirilaren 29koa, Ama Augustindar Errekoletoen Komentua, Iruñean dagoena, eta bertako ondasun higigarriak, haren historiaren funtsezko partea baitira, Interes Kulturaleko Ondasun deklaratzen dituena, monumentuaren maila ematen diela.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak, urriaren 5eko 366/2001 Foru Aginduaren bidez, Ama Augustindar Errekoletoen Komentua, Iruñean dagoen monumentua, eta bertako ondasun higigarriak, haren historiaren funtsezko partea baitira, Interes Kulturaleko Ondasun deklaratzeko espedientea ireki zen.

Foru Agindu berean espedientea jendaurrean egoteko 30 egun balioduneko epea jarri zen. Epe horretan ez zen alegaziorik aurkeztu.

Nafarroako Kultura Kontseiluko Ondare Batzordeak, eskaera egin zitzaionetik lau hilabete iraganik, ez du txostenik aurkeztu. Horregatik Interes Kulturaleko Ondasunen deklarazioa arautzen duen urriaren 3ko 217/1986 Foru Dekretuko 10. artikulua aplikatzekoa da.

Foru Dekretu horrek, abenduaren 30eko 572/1991 Foru Dekretuak aldatuak, 12. artikuluan ezartzen du Nafarroako Gobernuaren Foru Dekretu batek deklaratuko dituela interes kulturaleko ondasunak Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenen esparruan.

Horrenbestez, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko apirilaren bederatziko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Ama Augustindar Errekoletoen Komentua, Iruñean dagoena, eta bertako ondasun higigarriak, haren historiaren funtsezko partea baitira, Interes Kulturaleko Ondasun deklaratzea, monumentuaren maila emanaz.

2. artikulua. Ondoren zehazten da zer ingururi erasaten dion egindako mugaketak: Ama Errekoletoen kaleko etxeetako aurrealde guztiak, Komentuko lorategia, horren bazterretatik, Taconera kaleko espaloiraino, espaloi osoa Ama Errekoletoen plazaren bazterreraino. Gero plaza horretatik Kale Nagusiko gurutzeraino eta Ama Errekoletoen kalearen hasieraraino.

Foru Dekretu honen xede den ondasunaren deskripzio osagarria eta deklarazioak ukitzen duen eremuarena, planoan eta deklarazio espedientearen gainerako dokumentazioan ageri dira.

AZKEN XEDAPENA

Bakarra.-Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren bederatzian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0204956