60. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

77/2002 FORU DEKRETUA, apirilaren 15ekoa, Artieda-Urraulbeitiko Kontzejuaren 1.043 metro koadroko herrilurraren onura soziala adierazi eta bere desafektazioa onesten duena, gero jabetza partikularreko 33,42 metro koadrorekin trukatzeko.

Artieda-Urraulbeitiko Kontzejuak 1.043 metro koadroko herrilurra desafektatzeko onespena eskatu dio Nafarroako Gobernuari. Lur hori honela dago banaturik:

-285 metro koadro 10. poligonoko 246. lurzati osoan.

-188 metro koadro 10. poligonoko 247. lurzati osoan.

-570 metro koadro 10. poligonoko 203. lurzatiaren zati estuan.

Aipatu lurzatia María Nieves Beroiz Usoz andrearen 33,42 metro koadrorekin trukatu nahi da. 10. poligonoko 62. lurzatiaren zati batean dago.

Trukatzearen xedea Kontzejuaren kutxeta bat legeztatzea da, ustekabean finka partikularrean egin baitzen. Horrekin batera, lurzati partikularren barruko hiru barrendegi desagertuko dira, duela 30 urte baino gehiago lurzati berrantolamenduan esleitu baitziren.

Artieda-Urraulbeitiko Kontzejuak zehazki bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko apirilaren hamabosteko bilkuran hartutako erabakiari jarraituz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Artieda-Urraulbeitiko Kontzejuaren 1.043 metro koadroko herrilurraren onura soziala adierazi eta bere desafektazioa onestea. Lur hori honela dago banaturik:

-285 metro koadro 10. poligonoko 246. lurzati osoan.

-188 metro koadro 10. poligonoko 247. lurzati osoan.

-570 metro koadro 10. poligonoko 203. lurzatiaren zati estuan.

2. artikulua. Baimena ematen zaio Artieda-Urraulbeitiko Kontzejuari desafektatutako lurzati hori María Nieves Beroiz Usoz andrearen 33,42 metro koadrorekin trukatzeko. Lur hori 10. poligonoko 62. lurzatiaren zati batean dago.

Trukatzearen xedea Kontzejuaren kutxeta bat legeztatzea da, ustekabean finka partikularrean egin baitzen. Horrekin batera, lurzati partikularren barruko hiru barrendegi desagertuko dira, duela 30 urte baino gehiago lurzati berrantolamenduan esleitu baitziren.

3. artikulua. Desafektazioaren onespena Artieda-Urraulbeitiko Kontzejuak 2001eko abenduaren 31n onetsitako baldintza plegua hertsiki betetzearen baldintzapean dago, batez ere klausula berezi bat, zeinetan adierazten baita herrilur hori herri ondarera itzuli behar dela desafektazioa eragin zuten helburuak desagertu edo betetzen ez badira. Klausula hori kontratua eratzen duen agiri publikoan agertu beharko da eta Jabetza Erregistroan inskribatu.

4. artikulua. Artieda-Urraulbeitiko Kontzejuak espediente honen xede diren lurren mugak jarri beharko ditu, katastroko mapa ofizialetan agertuko da eta aldaketaren berri eman beharko zaie Nafarroako Zerga Ogasuneko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuari eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Egituren Zerbitzuari.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hamabostean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A0204401