60. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

552/2002 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Larrialdi Ataleko buru izateko lanpostu hutsa oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 10ean emandako 1699/2001 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Larrialdi Ataleko buru izateko lanpostu hutsa oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2002ko otsailaren 1eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara (14. zk.).

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatu zuen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan eskurantzei jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Larrialdi Ataleko buru izateko lanpostu hutsa oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda hau onestea:

-Txanda irekia.

Onartuak:

SESMA SANCHEZ, FRANCISCO JAVIER.

Baztertuak: Inor ez.

2. Oposizioko lehenbizi azterketa 2002ko maiatzaren 22an izanen da, 16:30ean, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Batzargelan.

3. Epaimahaia ondoko hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: Fernando Escolar Castellón jauna, Bideko Ama Birjina Ospitaleko zuzendaria

Ordezkoa: Enrique Gómez Fernández jauna, Laguntza Espezializatuko zuzendaria.

Mahaikidea: María del Mar Paternain Osés andrea, Medikuen Elkargo Ofizialak izendatua.

Ordezkoa: Miguel Ángel Pinillos Echeverría jauna, Medikuen Elkargo Ofizialak izendatua.

Mahaikidea: Ignacio Goñi Zubiri jauna, Osasunbideko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezkoa: Miguel Aizcorbe Garralda jauna, Osasunbideko langileen ordezkariek izendatua.

Mahaikidea: Mariano Martínez Vergara jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Ordezkoa: Manuel Murie Carrillo de Albornoz jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Mahaikide idazkaria: Juan María Rodríguez Garrido jauna, Bideko Ama Birjina Ospitaleko zuzendari medikoa.

Ordezkoa: María José Carcamo Casimiro jauna, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileriaren zuzendaria.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen hau epaimahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerako Zerbitzuari, Deialdiak Izapidatzeko Unitateari eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita hamarrean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: A0204930