60. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R R O N K A R I

Oihan enkantea

Erronkariko Udalak, 2002ko martxoaren 26an egin bilkuran hartutako erabakiaren ondorioz, enkante publikoa eginen du, plegu itxien bidez, oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

Lote bakarra: 720 ler gorri, 691,00 metro kubiko egiten dutenak, Arnizkiria alderdian.

Hasierako prezioa: 27.066 euro (B.E.Z. barne).

Proposamenak, enpresaren sailkapen agiriarekin eta fidantza gisa hasierako prezioaren % 2 ordaindu izanaren egiaztagiriarekin batera, udal idazkaritzan aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, hamabortz egun natural iragan ondoko lehen egun balioduneko eguerdiko ordu bata baino lehen. Hala ere, egun hori larunbata bada, enkantea hurrengo astelehenera pasatuko da. Ondoren, ireki eginen dira.

Baldintza partikularren pleguak interesatuen eskura daude, udal idazkaritzan, bulego orduetan.

Erronkarin, bi mila eta biko apirilaren hogeita hamarrean. Alkatea, Agapito Boj Gárate.

Iragarkiaren kodea: A0204869