60. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, Castel Ruiz Kultur Zentrorako administrari-ofizial lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdian

Tuterako Udaleko alkate udalburuak, 2002ko apirilaren 25ean, ondoko ebazpena eman zuen:

Apirilaren 12an 45. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen Castel Ruiz Kultur Zentrorako administrari-ofizial lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, Tuterako Udaleko alkate udalburuak 2001eko abenduaren 5ean onartua eta 2002ko 13. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, urtarrilaren 30ean.

Aipatu deialdiko 4.3 oinarriari jarraikiz, bidezko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea eta probak hasteko eguna zehaztea.

Ebatzi dut:

1. Castel Ruiz Kultur Zentrorako administrari-ofizial lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea:

Onartuak:

ARANZAZU JIMENEZ DE VAL ANDREA

Baztertuak: inor ez.

2. Lehen ariketa 2002ko maiatzaren 20an eginen da, eta bigarrena 2002ko maiatzaren 24an, biak 9:00etan, Castel Ruiz Kultur Zentroan.

Argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan.

Tuteran, bi mila eta biko apirilaren hogeita bortzean. Alkate udalburua, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: A0204779