60. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z A R R A

Lizarrako Udalaren lankidetza proiektuen laguntzetarako 2002ko deialdia

Xedea: laguntzak ematea nazioarteko lankidetza eta garapen-bidean dauden Herriak laguntzeko Egitarauen eta Proiektuen gauzatzea sustatzeko, espedientean dauden Oinarri-erregulatzaileek xedatzen dutenaren arabera.

Laguntzen Aurrekontua, gehienez: 61.215,01 euro.

Laguntzak eskatzeko epea: hilabete bat iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoren, Lizarrako Udalaren Erregistro orokorrean.

Onuradunak: GGKEak eta irabazi-asmorik gabeko eta elkarte bezala erregistraturiko elkartasun Erakundeak.

Aurkezteko dokumentazioa: deialdiko Oinarrietan adierazten dena. Oinarri hauek, gainerako nahitaezko dokumentazioarekin batera, Udal bulegoetan Elkartasunaren Negoziatuan egonen da interesatuen eskura.

Lizarran bi mila eta biko apirilaren hogeita hiruan. Alkatea, Josefina Bozal Bozal.

Iragarkiaren kodea: a0204700