60. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z U F I A

Uso-paradak enkantean

Zufiako Kontzejuak enkante publikoan aterako ditu, bortz denboralditarako, uso-parada hauek: Caracierzo, Bisaurreta eta Koskotea.

Enkantea Kontzejuaren batzar aretoan eginen da, 2002ko ekainaren 8an, eguerdiko ordu batean.

Denboraldi bakoitzetik, hauek dira hasierako prezioak:

-Caracierzoko parada: 600 euro.

-Bisaurreta parada: 600 euro.

-Koskoteko parada: 600 euro.

Baldintzen plegua Kontzejuko idazkaritzan dago eta enkantearen hasieran irakurriko da.

Zufian, bi mila eta biko apirilaren hogeita bian. Kontzejuko burua, Diego Estrada Sainz.

Iragarkiaren kodea: A0204699