60. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2002ko apirilaren 29koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari laguntzaile izateko lanpostu huts bat, D mailakoa, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena. Nafarroako Gobernuak Bruselan duen Ordezkaritzan da aritzekoa.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, 2002ko martxoaren 11ko Ebazpenaren bidez, Nafarroaren Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Administrari laguntzaile izateko lanpostu huts bat, D mailakoa, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Nafarroako Gobernuak Bruselan duen Ordezkaritzan da aritzekoa. Aipatu deialdia 2002ko martxoaren 27ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara (38 zk.).

Eskabideak aurkezteko epea iragan baita, bidezko da deialdian onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.

Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak urriaren 13an emandako 201/1999 Foru Aginduaren bidez esleitu zizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Administrari laguntzaile izateko lanpostu huts bat, D mailakoa, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea. Nafarroako Gobernuak Bruselan duen Ordezkaritzan da aritzekoa. Zerrenda eranskinean dago.

2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman ondoko bost egun naturaleko epean, baztertutako izangaiek erreklamazioak aurkez ditzakete eta egindako akatsak zuzendu.

3. Mahaikideei ebazpen honen berri ematea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita bederatzian.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

E R A N S K I N A

Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Onartuak:

ESPINAZO ASTIZ, BEGOÑA

LACOMA SANCHO, MARIA ELENA

MARQUES ANDRES, BLANCA ESTHER

Baztertuak:

3. oinarriko a) letrako betebeharra ez betetzeagatik.

FERNANDEZ CARRERO, ANA MARIA

Iragarkiaren kodea: A0204931