60. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C O R E L L A

Obren lehiaketa

Corellako Udalak honako obra hau egiteko kontrataziorako deia egin du:

Kontratuaren xedea: "Corellako Ombatillo kiroldegian, hornidura eta saneamendu sareak, euri- urak hustutzekoa, elektrifikazio, argi eta telefonia sareak, eta sarbideen zoladura" izeneko obrak egitea.

Adjudatzeko bidea eta prozedura: prozedura irekia, lehiaketa, tramitazio arrunta.

Lizitazio aurrekontua: kontrata bidezko exekuzioaren aurrekontua 486.417,07 eurokoa da (laurehun eta laurogeita sei mila laurehun eta hamazazpi euro eta zazpi zentimokoa).

Behin-behineko fidantza: lehiaketa parte hartu ahal izateko, lizitatzaileak aldez aurretik 9.728,34 euroko behin-behineko fidantza ordaindu izana frogatu beharko du, Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko 10/1998 Foru Legeko 39.2 artikuluan ezarritako eran ordaindua.

Sailkapena:

-A taldea, 2. azpitaldea eta C) kategoriako kontratuak gauzatzeko gaitasuna.

-E taldea, 1. azpitaldea eta D) kategoriako kontratuak gauzatzeko gaitasuna.

-G taldea, 4. azpitaldea eta D) kategoriako kontratuak gauzatzeko gaitasuna.

-I taldea, 1. azpitaldea eta D) kategoriako kontratuak gauzatzeko gaitasuna.

Egiteko epea: 6 hilabete.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: lizitazio iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita sei egun naturaletan, eguerdiko ordu bata arte, Udalaren bulegoetan.

Proiektua eta adjudikazio oinarriak interesatuen eskura daude Udalaren bulegoetan, Rubio Hermanos paper-dendan (Bergamín, 10, Iruña) eta Carlos Sagasti paper-dendan (Avenida Zaragoza, 31, Tutera).

Corellan, bi mila eta biko apirilaren hogeita bederatzian. Alkate udalburua, José Javier García Arellano.

Iragarkiaren kodea: A0204872