60. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A N G U R E N

Lehiaketa publikoa. Kultur Etxerako laguntza teknikoaren kontratua

Arangurengo Udalak lizitaziorako deia egin du honako kontratu hau adjudikatzeko:

Xedea: Mutiloagoitiko Kultur Etxerako laguntza teknikoa.

Adjudikazio bidea: lehiaketa publikoa.

Lizitazio aurrekontua: 75.000 euro gehi BEZa.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: eskaintzak Arangurengo Udalaren idazkaritzan aurkeztuko dira, hogeita zazpi egun naturaleko epean, lizitazio iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ezarri eta biharamunetik kontatzen hasita, azken egun balioduneko eguerdiko ordu bata baino lehen.

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausulen pleguan aipatzen direnak.

Baldintzen plegua interesatuen eskura dago, Udalaren bulegoetan (Mutiloa plaza, 4, Mutiloabeiti).

Mutiloabeitin, bi mila eta biko maiatzaren bian. Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: A0204871