60. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

BARAÑAINGO LAGUNAK UDAL ZERBITZUA

Lehiaketarako deialdia, 2002. urtean Barañaingo Lagunak Udal Zerbitzuaren autobus zerbitzua kontratatzeko

Lagunak Udal Zerbitzuko Zuzendaritza Batzordeak, 2002ko martxoaren 26an egin bilkuran, hartutako erabakiaren bidez, ondokoa esleitzeko deialdia iragartzen da.

Kontratuaren xedea: Lagunak Udal Zerbitzuko kirol ataletako kirolariak garraiatzeko autobus zerbitzua kontratatzea.

Esleitzeko modua: lehiaketa irekia.

Kontratuaren epea: 2002. urtea, gehienez ere 5 urtez luza daitekeena.

Proposamenak Lagunak Udal Zerbitzuko bulego orokorretan aurkezten ahal dira, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, arratsaldeko biak baino lehenago.

Baldintza ekonomiko-administratiboen plegua lizitatzaileen eskura egonen da Lagunak Udal Zerbitzuko bulego orokorretan, Barañaingo erronda, z.g., 31010 Barañain.

Barañainen, bi mila eta biko apirilaren hogeita bederatzian. Lehendakaria, Iñaki Nieto García.

Iragarkiaren kodea: a0204787