60. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

Obra lehiaketa

Xedea: "Berruezako hornidura, III. fasea" lanak egitea.

Kontrata bidezko aurrekontua: 179.272,51 euro, BEZa barne.

Adjudikatzeko prozedura irekia eta lehiaketa bidez izanen da.

Behin-behineko fidantza: K.B.A.ren % 2.

Eskaintzak aurkezteko epea hogeita zazpigarren egun naturalean bukatuko da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, arratsaldeko ordu batean.

Baldintza teknikoen eta agindu ekonomiko- administratiboen pleguak interesatuen eskura egonen dira, Jurramendiko Mankomunitatearen bulegoetan (Antso azkarra, 6, Lizarra, tel.: 948-552-850).

Eskaintzak jendaurreko ekitaldian irekiko dira, eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo seigarren egun naturalean, arratsaldeko ordu batean.

Egiteko epea: sei hilabete.

Proposamenen eredua agindu administratiboen pleguaren bukaeran agertzen da.

Enpresaren sailkapena: E taldea, 1 azpitaldea, C kategoria (E 1 C).

Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALeko eta prentsako iragarkiak adjudikazio hartzailearen kontura izanen dira.

Lizarran, bi mila eta biko apirilaren hogeita bostean. Mankomunitateko burua, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: a0204786