60. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z O A I N I B A R

Herrilurretako alorrak aprobetxatzeko eskaerak aurkezteko epea ireki

Lizoainibarko nekazariei aditzera ematen zaie alorretako loteak eskatzeko epea ireki egin dela, zuzenean adjudikatzeko, 10 urterako, aurtengo abuztuaren 15etik aitzina.

Eskaerak, zinpeko aitorpenarekin, ordenantzaren 36. artikuluak ezartzen dituen betebeharrekin eta errentaren azken aitorpenarekin batera, udal idazkaritzan aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamabosgarren eguneko goizeko hamaikak baino lehen.

Udalak eskaera eredua emanen die hala eskatzen dioten interesatu guztiei.

Lizoainen, bi mila eta biko apirilaren hogeita hamarrean. Alkate udalburua, Andrés Vidador Osés.

Iragarkiaren kodea: a0204785