60. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U H A R T E

Lurzatien enkantea Itaroan

Uharteko Udalak, 2002ko apirilaren 17ko osoko bilkuran, enkante publikora atera zituen ondoko lurzatiok:

-Lurzatia: M17P1. Metroak: 233,88. Prezioa (BEZa kanpo): 83.027,40 euro. Aprobetxamendua: 330,39.

-Lurzatia: M12P2. Metroak: 399,71. Prezioa (BEZa kanpo): 141.897,05 euro. Aprobetxamendua: 650,04.

-Lurzatia: M13P4. Metroak: 327,63. Prezioa (BEZa kanpo): 116.308,65 euro. Aprobetxamendua: 502,93.

-Lurzatia: M13P10. Metroak: 382,84. Prezioa (BEZa kanpo): 94.561,48 euro. Aprobetxamendua: 623,71.

M13P10 lurzatiak 45.344,61 euroko (7.543.044 pezetako) urbanizazio kargak ditu (eskritura egiten den unean igorritako urbanizazio kuoten zenbatekoa ordaindu beharko da).

Proposamenak Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, 9,30etatik 14,00ak bitarte, hogeita sei egun naturaleko epean, lizitazio iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Baldintzen plegua Udalaren bulegoetan jasotzen ahal da (San Juan plaza, 1)

Uharten, bi mila eta biko apirilaren hogeita bederatzian. Alkatea, José Iriguibel López.

Iragarkiaren kodea: a0204784