59. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

S U N B I L L A

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legearen 3.4 artikuluan eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Halaber, hogeita hamar egunean jendaurrean egonen da, alegazioak aurkez daitezen, 1131/1988 Errege Dekretuaren 17. artikuluan ezarritako ondorioak sor ditzan.

Eskatzailea: José Manuel Elizondo Gamboa. Jarduera: behitegia (legeztatzea). Tokia: Ondarzeaga baserria.

Sunbillan, bi mila eta biko apirilaren hogeita seian. Alkatea, José María Hernandorena Lastiri.

Iragarkiaren kodea: A0204689