59. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E R I N

Herrilan eta zerbitzuen arduradun orokor izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, barne sustapen murriztuaren bitartez

Leringo Udalak, 2002ko martxoaren 14an eginiko bilkuran, herrilan eta zerbitzuen arduradun orokor izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onartu zuen. Hona hemen oinarriak:

1. oinarria.-Arau orokorrak.

1.1. Honako deialdi honen xedea da Leringo Udalaren zerbitzuko herrilan eta zerbitzuen arduradun orokor izateko lanpostu bat betetzea barne sustapen murriztua eginez. Oposizio-lehiaketa bidez egingo da, bertako Udalean D mailari edo taldeari atxikita dauden eta honako deialdiko baldintzak egiaztatuko dituzten funtzionarioen artean.

1.2. Hautaprobak gainditutakoan, herrilan eta zerbitzuen arduradun orokor lanposturako izendatua izango dena, C mailari atxikita izango da eta maila horri dagozkion ordainsariak eskuratuko ditu.

1.3. Maila sustapen honetan eskuhartzeak ez du inoiz ekarriko lehiakideak sustapena aurretik zuen legezko araubidearen aldaketa. Beraz, ez da aldatuko ez eskubide pasiboen araubidea ezta osasun laguntzaren araubidea ere.

1.4. Lanpostua eskuratuko duen lagunak burutu beharreko egitekoak, bere mailari eta kategoriari dagozkienak izango dira. Udal alor berari atxikita jarraituko du, berak zituen egitekoak burutuz, maila berria edo laneko jardun berriaren ondoriozkoez gain.

2. oinarria.-Lehiakideek bete beharreko baldintzak.

2.1. Honako oposizio-lehiaketa honetan lehiakidea onartua izan dadin, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, honako baldintzak bete beharko ditu:

a) Leringo Udaleko zerbitzuko funtzionarioa izatea, D mailari atxikita.

b) Zerbitzu berezietako menpeko izateko izendapena edukitzea.

c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea, honako sustapen hau lortu aurreko lanpostuan.

Aurreko baldintzez gain, lehiakideak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, honako baldintzen artean, bat bete beharko du:

d) Batxilergo, Bigarren Mailako Lanbide heziketa edo titulu baliokideren bat izatea eta Nafarroako Administrazio Publikoan aitortutako bost urteko antzinatasuna egiaztatzea.

e) Nafarroako Administrazio Publikoan aitortutako 10 urteko antzinatasuna egiaztatzea.

2.2. Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako bete beharko dira aipatutako baldintzak, hautaketa bide osoan haien jabe izango delarik, izendatzeko unera arte.

3. oinarria.-Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak, Leringo Udaleko erregistro nagusian aurkeztuko dira, lehiaketa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar eguneko epean. Honako deialdi honen lehenengo eranskinean argitaratutako ereduari egokitutakoak izango dira eskabideak eta Leringo Udaleko erregistro nagusian egongo dira eskura.

3.2. Honako lehiaketaren 2.1 oinarrian eskatzen diren baldintzak betetzen direneko egiaztagiri sorta zein lehiaketaren balorazio aldian aintzat hartuko diren agiri sortak eskabidearekin batera egongo dira.

3.3. Behar bezala betetako eskabideari, jarraian adierazten diren honako agiri hauek erantsiko zaizkio:

3.3.1. Nortasun Agiri Nazionalaren jatorrizkoarekin egiaztatutako fotokopia.

3.3.2. Espedientea gauzatzeko eta azterketa eskubide kontzeptuan, Udalaren kontuan 15 euroko ordainketa egin izanaren egiaztagiria.

3.3.3. Lehiakidearen merezimenduen egiaztagiriak, 7.2 oinarrian adierazitakoaren arabera, Administrazio Publikoan betetako zerbitzu atalari dagokiona salbu.

3.3.4. Eskabideak aurkezteko epea ezin izango da luzatu.

4. oinarria.-Lehiakideen onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, alkate udalburuak, onartuak izan diren eta kanpo gelditu direnen behin-behineko zerrenda onartzeko ebazpena emango du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko du.

4.2. Kanpoan gelditutako lehiakideak, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean behin-behineko zerrenda argitaratu eta biharamunetik hamar eguneko epean, erreklamazioak egin eta lehiaketan onartua izateko baldintzak betetzeari dagokionez eginiko hutsak zuzentzen ahalko ditu

4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu eta egindakoak ebatzi ondoren, alkate udalburuak onartutako eta kanpo gelditutakoen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emango du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko du.

5.Oinarria.-Kalifikaziorako epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaiak honako kide hauek osatuko dute.

Burua: Jacinto Gil Celaya jauna, Leringo alkate udalburua.

Ordezkoa: Francisco Javier Altamira Gurrea jauna, Leringo Udaleko alkateordea.

Lehenengo mahaikidea: Tomas Urmeneta Fernandez jauna, Udaleko goi mailako arkitektua eta aholkularia.

Ordezkoa: Juan Cruz Lasheras Guilzu jauna, goi mailako arkitektua.

Bigarren mahaikidea: Lizarrako Lanbide Eskolako elektrizitate alorrak izendatuko duen teknikaria.

Ordezkoa: Lizarrako Lanbide Eskolako elektrizitate alorrak izendatuko duen teknikaria.

Hirugarren mahaikidea: Angel Sanchez Gorricho jauna, langileen ordezkaria.

Ordezkoa: aipaturiko titularrak izendatuko duena.

Mahaikide idazkaria: Miguel-Angel Escribano Magaña jauna, Leringo Udaleko idazkaria.

Mahaikide idazkari ordezkoa: aipatutako titularrak izendatuko duena.

Epaimahaia, aukeratze saioak hasi aurretik osatuko da.

5.2. Gehiengo absoluturik ezean, epaimahaia ezin osa daiteke ezta egitekorik egin ere.

5.3. Honako oinarri hauen argipen zein ezarpenari buruz sor daitezkeen auziak, gehiengoz erabakiko ditu epaimahaiak.

Halaber, oposizio-lehiaketaren azterketa saioak zuzentasunez egin daitezen, beharrezkotzat jotzen diren barneko jardun-arauak ebazteko ahalmena izango du, betiere, deialdian azaltzen diren oinarriei egokituz.

5.4. Epaimahaiak, saio guztietarako zein saio zehatz batzuetarako adituak erantsi ahal izango ditu. Aholkulari hauen lana, beren berariazko gaitasunera mugatuko da, esparru horri dagokionez soilik laguntza emanez epaimahaiari.

6. oinarria.-Oposizio-lehiaketaren bilakabidea.

6.1. 2002ko irailean hasiko da oposizio-lehiaketa eta bi zatitan egingo da. Lehenbizi, lehiaketa zatia eta ondoren, oposizio zatia, honako oinarri hauetan azaltzen den moduan.

6.2. Onartu zein kanpo geratutakoen behin-behineko zerrendaren ebazpenak zehaztuko ditu oposizio zatia hasteko lekua, data eta ordua. Ondoren, epaimahaiak argitaratuko ditu gainontzeko saioak egiteko hurrenez hurreneko iragarkiak.

7. oinarria.-Lehiaketari dagokion zatia

7.1. Epaimahaiak, alegatutako eta behar bezala egiaztatutako merezimenduen balorazioari ekingo dio, jarraian dagoen irizpide taulari jarraiki. Epaimahaiak edozein unetan, merezimenduei buruzko argipenak zein xehetasun osagarriak eskatzeko ahalmena izango du.

7.2. Merezimenduen balorazio-taula.

a) Administrazio Publikoan, zerbitzu berezietako menpeko lanean emandako urte bakoitzeko puntu bat. Gehienez ere, 15 izango dira.

b) Formakuntza zein lanpostuaren betekizunei loturik dauden gaietan sakontzeko ikastaroetan parte hartu izanaren egiaztagiri bakoitzeko 0,50 puntu. Gehienez ere, 5ekoa izango da puntu kopurua.

c) Ikasketa tituluak:

1.-Goi mailako ikasketa titulu bakoitzak 3 puntu emango ditu.

2.-Erdi mailako ikasketa titulu bakoitzak 2 puntu emango ditu.

3.-Epaimahaiak emanen die ofizialak diren bestelako titulazio akademikoei balioa, gehienez ere, 3koa izango delarik puntu kopurua.

Balio taulan balio berezia izanik eta merezimendu bailiran egiaztatutako goragoko ikasketa maila lortzeko nahitaezkoak diren tituluei ez zaie baliorik emango. Ezta honako lehiaketa honetan parte hartzeko beharrezkoa den tituluari ere.

c) atal honi dagokion puntu kopurua ezin da izan 5etik gorakoa.

7.3. Lehiaketa zati hau ez da kanporatzailea izanen, eta gehienez ere, 25 puntu emango dira, honako ataletan banatuta:

a) Betetako zerbitzuak: gehienez ere, 15 puntu.

b) Lan kurrikulua: gehienez ere, 5 puntu

c) Ikasketa tituluak: gehienez ere, 5 puntu.

7.4. Lehiaketa zatia bukatutakoan, epaimahaiak, Leringo Udaleko iragarki oholean argitaratuko du lehiakideak lorturiko puntu kopurua.

8. oinarria.-Oposizio zatia.

8.1. Honako ariketek osatuko dute oposizio zatia.

a) Lehenengo ariketa:

Epaimahaiak prestatuko duen ariketa praktiko bat izango da, eraikuntza lanei buruzkoa eta haien zainketari zein udal zerbitzuen mantenimenduari buruzkoa.

Ariketa egiteko 60 minutu izango dira.

Gehieneko puntu kopurua 30ekoa izango da. Gutxienekoa, 10 puntukoa.

b) Bigarren ariketa.-Bigarren eranskinean jasotzen diren gaiei buruzko galdetegia erantzutean datza. Galderak teorikoak nahiz praktikoak izango dira.

Ariketa egiteko bi ordu emanen dira gehienez ere.

Gehieneko puntu kopurua 45 izango da eta gutxienekoa 15ekoa.

8.2. oposizioaren gehieneko puntu kopurua 75ekoa izango da.

8.3. Epaimahaiko kide bakoitzak bere aldetik emango du puntu kopurua. Ariketari dagozkion emaitza guztien bataz bestekoa izango da puntuen kopurua.

8.4. Ariketa bakoitza bukatu eta hamar eguneko epean, epaimahaiak Udalaren iragarki oholean iragarriko ditu lehiakideak lortutako puntu kopurua eta oposizioaren hurrengo ariketaren data, lekua eta ordua, gutxienez ere 48 ordu lehenagotik.

8.5. Probak ausaz aukeratutako gaiei buruzkoak izango dira eta dei bakarra eginen da, lehiakidea Nortasun Agiri Nazionala berarekin daramala agertuko delarik. Lehiakideren bat aurkeztuko ez balitz, kanpo geratuko litzateke.

9. oinarria.-Gaindituen zerrenda.

9.1. Azken ariketako kalifikazioa zehaztutakoan, epaimahaiak udaleko iragarki oholean eta azken ariketa egingo den lekuan argitaratuko ditu, lehiakideak oposizio zein lehiaketa zatietan lortutako emaitzak.

9.2. Epaimahaiak organo eskudunari bidaliko dio puntuaziorik altuena lortu duen lehiakidea izendatzeko proposamena edo lanpostua hari esleitzeko proposamena.

10. oinarria.-Izendapena eta kargua hartzea.

10.1. Aurreko ataleko aukeratze prozesua bukatutakoan, Leringo Udaleko osoko bilkurak izendatu egingo du izendapen proposamenean aurkeztutako hautagaia.

10.2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da izendapena, eta biharamunetik izanen ditu ondorio ekonomiko zein administratiboak. Ondorio guztietarako kargua hartzeko unetzat joko da egun hori, berariazko ekintza egiteko beharrik gabe.

11. oinarria.-Helegiteak.

Honako deialdi honen, bere oinarri eta bere ezarpenaren aurka, ondorengo helegiteen artean, bat aurkez daiteke aukeran:

a) Administrazioarekiko auzi-helegitea, Nafarroako Auzitegi Nagusian, dagokion sailean. Hau egiteko, erabaki hau argitaratu edo errekurritu nahi den ekintza jakinarazi eta biharamunetik, bi hilabeteko epea izango da, aurretik, erabakia hartu duen organoari errekurritzko asmoa jakinaraziz.

b) Gora jotzeko helegitea Nafarroako Administrazio Auzitegian. Erabakia argitaratu edo errekurritu nahi den ekintza jakinarazi eta hilabeteko epean.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

1.-Datu pertsonalak.

Izen-deiturak ........................................., adinez nagusi, N.A.N. zenbakia ......., bizilekua (herria, kalea, zenbakia, posta kodea) .................................. telefonoa .................

2.-Datu administratiboak.

a) Zein lanpostutarako izan zen izendatua: ..........

Leringo Udaleko funtzionarioa.

b) Egoera administratiboa.

Jardunean (egoera honen antzekoa izatekotan, zein den zehaztu)

c) Oraingo destinoa

d) Maila edo taldea ..............

3.-Izenpetzen duenak bere ardurapean azaltzen du ezen baldintzak guzti-guztiak betetzen dituela, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete ere, honako deialdian parte hartzeko: Leringo Udalaren zerbitzuko herrilan eta zerbitzuen arduradun bat oposizio-lehiaketa bidez hartzeko deialdia, barne sustapen murriztua eginez D mailari edo taldeari atxikitako funtzionarioen artean.

Kargua bete ahal izateko gaixotasunik ez duela, ezta akats fisiko zein psikikorik ere.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasun bakar bat ere ez duela.

4.-Deialdi honetan parte hartzeko, 3.3 oinarriak eskatzen dituen agiriak, titulua barne, aurkezten dituela.

Halaber, eskabidearekin batera merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu dituela, lehiaketaldian baloratzekoak direlakoan; hori guztia, baremoaren 2 eta 7.3 puntuetan ezarritakoari jarraikiz.

(Sustapenean parte hartzeko erabilitako sarbidea X batez jarri):

f Titulazioa eta bost urtetako antzinatasun aitortua.

f Hamar urteko antzinatasun aitortua.

Horrengatik guztiarengatik,

Eskabidea behar bezala eta bere garaian aurkeztu dela onartzeko eskatzen du, eta hortaz, Leringo Udaleko C mailako herrilan eta zerbitzuen arduradun bat, oposizio-lehiaketa bidez eta barne sustapen murriztua eginez, hartzeko deialdian onartua izan dadila eskatzen du.

Lerinen, 20...ko ........aren .....(e)an.

(Sinadura)

LERINGO UDALEKO ALKATE BURUAK.

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

1. gaia.-Laneko higiene eta segurtasun neurriak

2. gaia.-Bide publikoan eginiko herrilanak. Seinaleztapena eta saneamendu, hornikuntza eta elektrizitate sareetako jarduerak.

3. gaia.-Herrilanaren antolakuntza. Ekipoaren prestaketa. Zuinketa. Erabiliko den materiala. Garatzeko faseak. Ziurtasun neurriak, e.a.

4. gaia.-Eraikuntzan dauden maila desberdinen zerrenda eta hauen ezaugarriak. Arduraduna, ofiziala, e.a.

5. gaia.-Planoen irakurketa. Zuinketaren gauzaketa lanaren fase bakoitzean.

6. gaia.-Eraikuntzan erabilitako tresnak. Motak, erabilera eta ezagupena.

7. gaia.-Eraikuntzako makinak. Lan bakoitzari egokipena. Segurtasun neurriak.

8. gaia.-Lanaren arduradunaren egitekoak. Zuzendaritza teknikoarekiko harremana. Lanbide desberdinekiko harremanak.

9. gaia.-Material eta tresnen bilketa. Antolaketa, mantenimendua.

10. gaia.-Leringo Udaleko egitura eta Goberno organoak.

11. gaia.-Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua arautzen duen 13/1983 Foru Legea. Langile mota, eskubideak zein betebeharrak

12. gaia.-Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoaren Kontratuak arautzen dituen 10/1998 Foru Legea.

13. gaia.-Horniketa kontratua.

14. gaia.-Herri parkeen antolaketa eta mantenimendua. Ereitea, landatzea, ureztatzea, inausketa eta belar mozketa.

Lerinen, bi mila eta biko apirilaren hamabostean. Alkatea, Jacinto Gil Celaya.

Iragarkiaren kodea: a0204668