59. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F U N E S

Funesko Udaleko erdi mailako teknikari izateko lanpostu bat oposizio murriztuaren bitartez betetzeko deialdia. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda. Ariketak hasteko tokia, eguna eta ordua

Udal honetako alkate udalburuak, bi mila eta biko apirilaren 25ean, jarraian osorik argitaratzen den ebazpen hau eman zuen:

"Apirilaren 12ko 45. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, erdi mailako teknikari lanpostu bat oposizio murriztuaren bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu zen, eta, orobat, hamar egun balioduneko epea ezarri zen erreklamazioak egin edo akatsak zuzentzeko.

Epe hori iragan denez, bidezkoa da izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea eta probak hasteko tokia, eguna eta ordua zehaztea.

2002ko 14. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, otsailaren 1ean argitaratutako deialdiaren 5.3 eta 7.1 oinarrietan ezarritakoari jarraituz, eta izangaien behin-behineko zerrendaren aurkako erreklamazioak egiteko epea iragan ondotik, aurtengo apirilaren 12ko 45. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen,

Ebatzi dut:

Lehenik.-Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea:

Onartuak:

GARCES LAPLAZA, JUAN MANUEL

Baztertuak: inor ez.

Bigarren.-Ariketak hasteko tokia, eguna eta ordua zehaztea: Funesko Kultur Etxean, 2002ko maiatzaren 23an, goizeko bederatzi eta erdietan.

Hirugarren.-Ebazpen honen berri ematea epaimahaiko kideei eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak sor ditzan".

Funesen, bi mila eta biko apirilaren hogeita bostean. Alkate udalburua, José Luis Díaz Díaz.

Iragarkiaren kodea: A0204697