59. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E R I N

Kirol eta kultur koordinatzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia

2002ko martxoaren 14an eginiko osoko bilkuran, Leringo Udalak kirol eta kultur koordinatzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen, baita deialdiaren hurrengo oinarri hauek ere:

1. oinarria.-Arau orokorrak.

1.1. Honako deialdi honen xedea da Leringo Udalaren zerbitzurako kirol zein kultur jardueren koordinatzaile edo teknikari lanpostu bat betetzea, lan araubidean eta lanaldi osoan.

1.2. Izendapenak emango dio aukeratutakoari, kargua hartzen duen unetik, lan-kontratudunaren izaera. Hiru hilabeteko frogaldia igarotakoan, Udalak osoko bilkuran estimatuko du froga denboraldia gainditu duenentz, eta gainditzen badu lan-kontratudun finkoaren izaera hartuko du.

Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean alta eman eta afiliatuko da.

1.3. Uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Ordainsariei buruzko behin-behineko Erregelamenduak eta ezar daitezkeen bestelako arauek diotenari jarraikiz, lanpostuari dagozkion ordainsariak B mailari dagozkionak izango dira.

1.4. Izendatua den lehiakideak Lerinen bizi beharko du, bertan hartuko duelarik bere bizilekua.

1.5. Lanorduen erregimena lanaldi osokoa izanen da eta lanpostuaren beharretara egokituko da, udal organo administratiboek edozein momentutan aldatzeko aukera izango dutelarik.

Aukeratua gertatzen denak, Udalaren Kultura eta Kirol arloan berari agintzen zaizkion egitekoak beteko ditu. Betiere, bere maila eta deialdi honetan eskatzen den titulazioari dagozkionak izango dira eta zerikusia izango dute kirol edo kultur jardueren edo jarduera sozio-kulturalen programazioarekin, eta Leringo Udalak, bere gobernu zein administrazio organoek, fundazioek, eta abarrek onetsitako programen antolaketa, administrazio eta koordinazioarekin

2. oinarria.-Lehiakideek bete beharreko baldintzak:

2.1. Honako oposizio-lehiaketa honetan parte hartzeko lehiakidea onartua izan dadin, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, honako baldintza hauek bete beharko ditu:

a) Adin nagusikoa izatea eta Europako Batasuna osatzen duten herrialdeetako bateko hiritarra izatea.

b) Gutxienez, Unibertsitateko diplomatuaren edo ingenieri zein arkitekto teknikoaren tituluaren jabe izatea, edo hirugarren mailako Lanbide Heziketakoarena.

c) Dagozkion egitekoak burutu ahal izateko gaitasun fisiko nahiz psikikoa ere izatea.

d) Administrazioan aritzeko gaitasungabeturik ez egotea, ezta zigortuta edo administrazio publikoan zerbitzuren bat egiteko baztertuta egotea ere.

2.2. Aipatutako baldintzak lehiakideak egiaztatu behar ditu, deialdi honen 10. oinarriak dioen epe eta moduan. Baldintza horiek bete beharreko unea, eskabideak aurkezteko epea amaitzen dena da, hautaketa bide osoan zehar haien jabe izango delarik, izendatzeko unera arte.

3. oinarria.-Eskabideak.

3.1. Deialdian partaide izateko eskari orriak, Leringo Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hogeita hamar egun naturaleko epean. Honako deialdi honen lehenengo eranskinean argitaratutako ereduari egokitutakoak izango dira eta Leringo erregistro orokorrean egongo dira eskura.

3.2. Honako deialdi honen 2.1 oinarrian eskatzen diren baldintzak betetzen direlako egiaztagiri sorta zein lehiaketaren balorazio aldian aintzat hartuko diren agiri sortak, eskabidearekin batera aurkeztuko dira. Aurkezten diren agiriak, jatorrizkoak, legeztatutako kopiak edo konpultsatutako fotokopiak izango dira.

3.3. Behar bezala betetako eskabideari, jarraian adierazten diren agiri hauek erantsiko zaizkio:

3.3.1. Nortasun Agiri Nazionalaren jatorrizkoarekin egiaztatutako fotokopia.

3.3.2. Espedientea gauzatzeko eta azterketa eskubide kontzeptuan, udalaren kontuan 15 euroko ordainketa egin izanaren egiaztagiria.

3.3.3. Lehiakidearen merezimenduen egiaztagiriak, 7.2 oinarrian ezarritakoaren arabera.

3.3.4. Eskari-orriak aurkezteko epea ezin izango da luzatu.

4. oinarria.-Lehiakideen onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskariak aurkezteko epea bukatuta, alkate-udalburuak, onartuak izan diren eta kanpo geratu direnen behin-behineko zerrenda onesteko ebazpena emango du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko du.

4.2. Kanpoan gelditutako lehiakideak, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean behin-behineko zerrenda argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean, erreklamazioak egin eta deialdian onartua izateko baldintzak betetzeari dagokionez eginiko hutsak zuzentzen ahalko ditu.

4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu eta egindakoak ebatzi ondoren, alkate udalburuak onartutako eta kanpo gelditutakoen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emango du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko du.

5. oinarria.-Kalifikaziorako epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Burua: Jacinto Gil Celaya jauna, Leringo Udaleko alkate udalburua.

Ordezkoa: Francisco Javier Altamira Gurrea jauna, Leringo Udaleko lehengo alkateordea.

Lehenengo mahaikidea: Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritzak izendatuko duen teknikaria.

Ordezkoa: Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritzak izendatuko duen teknikaria.

Bigarren mahaikidea: Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak izendatuko duen teknikaria.

Ordezkoa: Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak izendatuko duen teknikaria.

Hirugarren mahaikidea: Angel Sanchez Gorricho jauna, langileen ordezkaria.

Ordezkoa: aipatutako titularrak izendatuko duena.

Mahaikide idazkaria: Miguel Angel Escribano Magaña jauna, Leringo Udaleko idazkaria.

Mahaikide idazkari ordezkoa: aipatutako titularrak izendatutakoa.

Epaimahaia, aukeratze saioak hasi aurretik osatuko da.

5.2. Gehiengo absoluturik ezean, epaimahaia ezin osa daiteke ezta egitekorik egin ere.

5.3. Honako oinarri hauen argipen zein ezarpenari buruz sor daitezkeen auziak, gehiengoz erabakiko ditu epaimahaiak.

Halaber, oposizio-lehiaketaren azterketa saioak zuzentasunez egin daitezen, beharrezkotzat jotzen dituen barneko jardun-arauak ebazteko ahalmena izango du, betiere, deialdian azaltzen diren oinarriei egokituz.

5.4. Epaimahaiak, saio guztietarako zein saio zehatz batzuetarako adituak deitu ahal izango ditu. Aholkulari horien lana, beren berariazko gaitasunera mugatuko da, esparru horri dagokionez soilik laguntza emanez epaimahaiari.

6. oinarria.-Oposizio-lehiaketaren bilakabidea.

6.1. 2002.eko irailean hasiko da oposizio-lehiaketa eta bi zatitan egingo da. Lehenbizi, lehiaketa zatia, eta ondoren, oposizio zatia, honako oinarri hauetan azaltzen den moduan.

6.2. Onartu zein kanpo geratutakoen behin-behineko zerrendaren ebazpenak zehaztuko ditu oposizio zatia hasteko lekua, data eta ordua. Ondoren, epaimahaiak argitaratuko ditu gainontzeko saioak egiteko hurrenez hurreneko iragarkiak.

7. oinarria.-Lehiaketari dagokion zatia.

7.1. Epaimahaiak, alegatutako eta behar bezala egiaztatutako merezimenduen balorazioari ekingo dio, jarraian dagoen irizpide taulari jarraiki. Epaimahaiak, edozein unetan, merezimenduei buruzko argipenak zein xehetasun osagarriak eskatzeko ahalmena izango du.

7.2. Merezimenduen balorazio-taula:

a) Edozein Administrazio Publikotan, kultur edo kirol koordinatzailearen lanak edo antzekoak egin izanagatik, aritutako urte bakoitzeko, puntu bat, gehienez ere 3 puntu izan ahalko direla.

Betetako zerbitzuak dagokion Administrazio Publikoak edo entitate pribatuak ziurtatutako agiriaren bidez egiaztatuko dira. Kontratu mota edo laguntza hitzarmena edozein dela onartuko dira benetan betetako zerbitzuak. Aldiberekotasuna izanez gero, puntuazio onena ematen duena hartuko da.

Arlo pribatuan, lanaldi osoz, kultur edo kirol koordinatzailearen lanak bete izanagatik, urte bakoitzeko 0,50 puntu , gehienez ere 2 puntu izango direlarik.

Aurkeztutako esperientzia urte osokoa izan ez denean, edo lanaldi osokoa izan ez bada, porportzionalki dagokiona kontuan hartuko da.

b) Toki entitateetan eginiko kultura edota kirolari buruzko ebaluaketa, antolakuntza, programazio, giza baliabide, kalitate, kudeaketa edo plangintzarekin zerikusia duten jardunaldi, ikastaro edota mintegietan emandako 100 orduko, 0,50 puntu emango dira. Gehienez ere 2 puntu emango dira (horien guztien iraupena gehitu ahal izango da, azkenean puntu guztiak batera batuz).

c) Kirol edo kultur arloan aplikagarri diren informatika ikastaroak, baita ofimatikakoak ere, 0,10 puntu gehituko dira 30 orduko, gehienez ere puntu 1 lortu ahal izango delarik.

d) Ikasketa tituluak:

1.-Lanpostuarekin zerikusia duten goi mailako ikasketa tituluengatik: Filologia Hispanikoan lizentziatua izateagatik, 10 puntu. Gorputz Hezkuntzan lizentziatua edo Kirolaren eta Gorputz Jardueraren Zientzietan lizentziatua izateagatik, 5 puntu. Atal honetako gehieneko puntuazioa 10ekoa izan daitekeelarik.

2.-Lanpostuarekin zerikusia duten erdi mailako titulazio akademiko bakoitzeko, 2 puntu, gehienez ere 2 puntukoa izango delarik.

3.-Edozein Kirol jardueratako entrenatzaile titulua izateagatik:

Nazionala denean: 2 puntu. Eskualdekoa denean: puntu 1.

Kirol monitorearen titulua izateagatik, edozein arlotakoa: puntu 1.

Atal honetan lor daitekeen gehieneko puntu kopurua 3koa izango da.

Balio taulan dagokien balorazioa izanik eta merezimendu bailiran egiaztatutako goragoko ikasketa maila lortzeko nahitaezkoak diren tituluei ez zaie baliorik emango.

Titulu akademikoei dagokienez, gehienez ere lor daitekeen puntu kopurua 15ekoa izango da.

7.3. Lehiaketa zati hau ez da kanporatzailea izanen, eta gehienez ere 23 puntu emango dira, honako atal hauetan banatuta:

a) Betetako zerbitzuak: gehienez ere 5 puntu.

b) Lanbide formakuntza: gehienez ere 3 puntu.

c) Ikasketa tituluak: gehienez ere 15 puntu.

Atal hauetan azaltzen diren merezimenduak jatorrizko titulu bidez edota konpultsatutako fotokopia bidez egiaztatuko dira.

7.4. Lehiaketa zatia bukatutakoan, epaimahaiak Leringo Udaleko iragarki oholean argitaratuko du lehiakideak lorturiko puntu kopurua.

8. oinarria.-Oposizio zatia.

8.1. Honako saio hauek osatuko dute oposizio zatia.

a) Lehenengoa:

Deialdi honetako II. eranskinean (kultur eta kirol kudeaketarekin eta filologia hispanikoarekin zerikusia duten gaiak) azaltzen diren gaietako hiruri buruzko idatzizko ariketa teorikoa: bat kulturakoa, bestea kirolekoa, eta azkena filologia hispanikoaren gainekoa, zozketa bidez aukeratuko direnak. Ariketaren iraupena 5 ordukoa izango da gehienez ere, eta lortu ahal izango den puntuazio kopurua gai bakoitzean 20koa izango da. Beraz hiruen artean 60 puntu, gehienez ere. Gairen batean 0 puntu lortzen dutenak edota hiruen artean 30 puntu lortzen ez dituzten lehiakideak deialditik kanpo geratuko dira.

b) Bigarrena:

Deialdi honetako III. eranskinean (erakundeen, araudien eta prozeduraren gaineko gaiak) azaltzen diren gaietako bati buruzko idatzizko ariketa teorikoa. Ordu bat eta hogeita hamar minutuko iraupena izango du, eta gehienez ere lortu ahal izango den puntu kopurua 30ekoa izango da, 15 puntu baino gutxiagokoak deialditik kanpo geratuko direlarik.

c) Hirugarren ariketa:

Elkarrizketa: lehiakideek lanari dagozkion gaiei buruzko elkarrizketa izango dute epaimahaiarekin.

Gehieneko puntu kopurua: 10ekoa.

Proba hau ez da kanporatzailea izango.

8.2. Oposizioaren gehieneko puntu kopurua 100ekoa izango da.

Lehenengo bi probak kanporatzaileak izango baitira, bazterturik geldituko da gutxieneko puntuazioa lortzen ez duen lehiakidea, eta epaimahaiak ez dizkio gainontzeko probak kalifikatuko.

8.3. Epaimahaiko kide bakoitzak bere aldetik emango du puntu kopurua. Ariketari dagozkion emaitza guztien bataz bestekoa izango da puntuen kopurua.

8.4. Ariketa bakoitza bukatutakoan, epaimahaiak Udalaren iragarki oholean iragarriko ditu, hamar eguneko epean, lehiakideak lortutako puntu kopurua, oposizioko hurrengo ariketaren data, lekua eta ordua.

8.5. Probetarako dei bakarra eginen da, lehiakidea Nortasun Agiri Nazionala berarekin daramala agertuko delarik. Lehiakideren bat aurkeztuko ez balitz, kanpo geratuko litzateke.

9. oinarria.-Osoko puntuazioa eta gaindituen zerrenda.

9.1. Epaimahaiak, gainditu zein kanpoan geratutakoen zerrendak egingo ditu.

9.2. Azken ariketako kalifikazioa zehaztutakoan, epaimahaiak Udalaren iragarki oholean eta azken ariketa egiten den lekuan argitaratuko ditu, lehiakideak oposizio zein lehiaketa zatietan lortutako emaitzak.

9.3. Epaimahaiak organo eskudunari bidaliko dio puntuazioarik altuena lortu duen lehiakidearen aldeko izendapen edo lanpostu esleipenerako proposamena. Proposamen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratuko da.

10. oinarria.-Agirien aurkezpena.

10.1. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratu ondoren, hautatua izan den lehiakideak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu udaletxeko bulegoetan:

1) Bigarren oinarrian eskatutako tituluaren fotokopia konpultsatua edo hura eskuratzeko eskubidea ordaindu dela adierazten duen agiria.

2) Gaitasungabetu edo zigortua ez izana, ezta Administrazio Publikoko lanetarako baztertua ere ez izana ziurtatuko duen zinpeko aitorpena.

3) Karguari dagozkion lanak egitea galaraziko dion gaixotasun edo akats fisiko nahiz psikikorik ez duela adierazten duen mediku agiria.

4) Karguari dagozkion betebeharrak leialki betetzeko eta Nafarroako Foru Erregimena, Konstituzioa eta Legeak errespetatzeko promes edo zina.

10.2. Aipatutako epearen barruan, agiri horiek aurkeztuko ez balituzte, ezinbesteak bultzatutako kasuak salbu, ezin izango lirateke hautatuak izan, egindakoak baliorik gabe geratuko lirateke eta, deialdian parte hartzeko eginiko faltsukerien ondorioz, izango luketen erantzunkizunari aurre egingo liokete.

Aurreko lerroaldean adierazten den egoeraren aurrean, 9. oinarrian azaltzen den onartutakoen zerrendan hurrengoa den pertsonak hartuko luke lanpostua, kargua hartzeko aurreko ataletan azaldutako prozedura bera jarraituko delarik.

11. oinarria.-Izendapena eta lanpostua hartzea.

11.1. Aurreko atalak azaltzen duen aukeratze prozesua bukatutakoan, Leringo Udaleko Osoko Bilkurak izendatu egingo du izendapen proposamenean aurkeztutako hautagaia.

11.2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da izendapena.

11.3. Izendatua izandako pertsonak, izendapena egiten den unetik hilabete bateko epean lanpostua hartu beharko du. Ezinbesteak bultzatutako egoerak salbu, izendatutako pertsonak epe horretan lanpostua hartuko ez balu, Leringo Udaleko lan-kontratuduna izateko eskubideak galduko lituzke. 10.2 oinarrian aipatutakoak indarra izango luke kasu horretan.

12. oinarria.-Helegiteak.

Honako deialdi honen, bere oinarrien eta bere ezarpenaren aurka, ondorengo helegiteen artean, bat aurkez daiteke aukeran:

a) Administrazioarekiko auzi-helegitea, Nafarroako Auzitegi Nagusian, dagokion sailean. Hau egiteko, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik edo errekurritu nahi den ekintza jakinarazi eta biharamunetik, bi hilabeteko epea izango da, aurretik, erabakia hartu zuen organoari errekurritzeko asmoa jakinaraziz.

b) Gora jotzeko helegitea. Nafarroako Administrazio Auzitegian, erabakia argitaratu edo errekurritu nahi den ekintza jakinarazten denetik hasi eta hilabeteko epean.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izen-deiturak ............................................, adinez nagusi, N.A.N. zenbakia ........, bizilekua (herria, kalea, zenbakia, posta kodea) ............................. telefonoa .........

Adierazten du:

Leringo Udaleko kirol eta kultur koordinatzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartua izan nahi duela.

Kargua bete ahal izateko gaixotasunik ez duela, ezta akats fisiko zein psikikorik ere.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasun bakar batek ere ez duela hartzen.

Administrazio Publikoan lan egiteko ez dagoela gaitasungabetuta, ezta zigortuta edo baztertuta ere.

Deialdiko 2. oinarriak eskatzen duen tituluaren jabe dela.

Deialdian eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituela, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Hori horrela,

Leringo Udaleko kirol eta kultur koordinatzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartua izan dadila eskatzen du.

.......n, 2002ko .......aren .......(e)an.

(sinadura)

LERINGO UDALEKO ALKATE UDALBURUA.

PROBA TEORIKOAREN GAITEGIA

II. ERANSKINA

Kulturaren eta kirolaren kudeaketarekin zerikusia duten gaiak

Kultura

1. gaia.-Europako kultura politiken bilakaera 60ko hamarkadatik aurrera: ildo orokorrak. Unescoren eta Europako Kontseiluaren kultura politikari buruzko deklarazioak. Jarraibide programatikoak.

2. gaia.-Kultura, gizartearen eta udalaren garapen sozio-ekonomikoan. Ondare kulturala, lurralde garapenerako elementu.

3. gaia.-Kultur politiken diseinua. Esku hartzeko elementu eta estrategiak. Irizpide eta joerak.

4. gaia.-Kultur erakundeen egitura eta funtzionamendua. Erakunde hauen izaera juridikoa.

5. gaia.-Udalaren Kultur Zerbitzuaren eta Kultur Etxearen antolaketa eta egitekoak. Udalaren kultur baliabideen garapenerako plangintza-eredu desberdinak.

6. gaia.-Kultura gaur egun Lerinen.

7. gaia.-Kultura garaikidean, musikak duen lekua. Bere egoera Nafarroan.

8. gaia.-Leringo kultur azpiegitura. Garrantzia. Deskribapena eta inbentarioa.

9. gaia.-Kulturaren ekonomia. Kulturaren marketina.

10. gaia.-Lerinen dauden eragile edo erakundeen eta udal politikaren arteko harremana. Elkarteak eta kultur garapena. Leringo kultur taldeek Kultur Etxean izan dezaketen zeregina eta egin ditzaketen ekitaldiak.

Kirola

1. gaia.-Kirolari buruzko eskumenak: Estatuarenak, Autonomienak eta Udalenak. Administrazio Publikoak kirol kudeatzaile: hedapena eta sustapena.

2. gaia.-Udalaren Kirol Zerbitzuak. Kirol kudeaketarako formulak. Udalaren Kirol Zerbitzuetan aritzen den pertsonala.

3. gaia.-Leringo udalerriko baliabide publiko zein pribatuak kirol arloan. Kirolaren finantzaketa udalerrietan. Kirolari dagokion udal aurrekontua. Kostuak kirolan.

4. gaia.-Kirola, kultur elementu. Kirol plangintza.

5. gaia.-Kirola haurtzaro eta nerabezaroan: gorputz- hezkuntza, oinarrizko kirola, kirol eskolak, kirol jokoak etab.

6. gaia.-Talde berezietan kirol jarduerak suspertzeko ekintzak: langileak, emakumeak, zaharrak.

7. gaia.-Kirol ekitaldi eta jardunaldiak programatu eta gauzatzea.

8. gaia.-Udalerriko kirol zein turismo sustapena.

9. gaia.-Kirol instalazioen zuzendaritza. Kirol instalazioen kudeatzailea.

10. gaia.-Kirol instalazioen mententze-lanak. Kirol instalazioetan eskaintzen den zerbitzuen kalitatea. Kirol instalazioak erabiltzen dituztenen asetze adierazleak.

Filologia

1. gaia.-Gaztelaniaren fonologia historikoa: aldaketa fonologikoa. Transmisioa. Ezaugarri suprasegmentalak.

2. gaia.-Gaztelaniaren fonologia historikoa: bokal sistemaren bilakaera.

3. gaia.-Gaztelaniaren fonologia historikoa: kontsonante sistemaren bilakaera.

4. gaia.-Gaztelaniaren fonologia historikoa: Erdi Arotik emandako aldaketa fonologikoa.

5. gaia.-Dialektologia: dialektoaren definizioa. Dialektologia eta hizkuntzaren historia. Dialektologia eta hizkuntzen geografia.

6. gaia.-Gaztelaniaren dialektoak.

7. gaia.-Gaur egungo hizkuntz teoriak.

8. gaia.-Izen sintagma.

9. gaia.-Aditz sintagma.

10. gaia.-Testu motak. Egokitzapena. Koherentzia. Kohesioa.

III. ERANSKINA

Erakundeei, araudiei eta prozedurari buruzko gaiak

1. gaia.-Nafarroako foru erakundeak. Foru Parlamentua, Kontuen Ganbara eta Nafarroako Gobernua. Estatuko Administrazioa Nafarroan.

2. gaia.-Udalerria: kontzeptua eta elementuak. Nafarroako toki entitateak. Antolaketa eta eskumenak. Udalerriko Elkarteak (Udalei buruzko Foru Legea eta Estatuko oinarrizko legeria aipu).

3. gaia.-Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legea. Oinarriak eta ezarpen eremua. Prozedura Administratiboaren faseak. Isiltasun administratiboa. Nafarroako Toki Administrazioaren eremuko administrazioarekiko helegiteak eta helegite jurisdikzionalak.

4. gaia.-Udal aurrekontuak Nafarroan. Egitura eta sarrera-irteeren sailkapena. Onespena eta aldaketa. Exekuzio, tramitazio eta esku-hartze faseak. Baliabide ekonomikoen aipamena Nafarroako Toki Ogasunetan.

5. gaia.-Administrazio publikoek egindako kontratuak eta Nafarroan haiek arautzen dituen legeria. Kontratu administratiboak. Prestatze jarduerak. Esleitzeko prozedura zein modu desberdinak.

6. gaia.-Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzura aritzen den langileria. Maila desberdinak, erregimena eta aplikagarria den araudia.

7. gaia.-Fundazioen eta babes jardueren zerga-erregimena arautzen duen Legea.(ekainaren 2an onetsitako 10/1996 Foru Legea).

Lerinen, bi mila eta biko apirilaren hamabostean. Alkatea, Jacinto Gil Celaya.

Iragarkiaren kodea: a0204667