59. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E A T X E

Laguntza teknikorako lehiaketa publikoa

Xedea: "Leatxeko sareak eta zoladura berritzea, 2. fasea" obraren zuzendaritza fakultatiboa eta segurtasun eta osasun arloetako koordinazioa.

Laguntza teknikoaren lansarien aurrekontua: 15.015 euro, BEZa barne.

Behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren % 2.

Adjudikatzeko prozedura irekia izanen da, lehiaketa bidez eta tramitazio arruntarekin.

Proposamenak Leatxeko Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira (Kale Nagusia, Leatxe), hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken egun balioduneko eguerdiko ordu biak baino lehen.

Proposamen ekonomikoak irekitzea: Leatxeko Udalean, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta bosgarren egun baliodunean, eguerdiko ordu batean.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen pleguan zehazten direnak. Agiriak jatorrizkoak edo kopia kautotuak izanen dira.

Klausula administratiboen plegua interesatuen eskura dago Udaleko idazkaritzan, 9:00etatik 15:00etara.

Leatxen, bi mila eta biko apirilaren hogeita bostean. Alkatea, Javier Iribarren Pérez.

Iragarkiaren kodea: A0204698