59. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A R R A K A Z T E L U

Lehiaketa irekia, Zarrakazteluko herriguneko zenbait kaletako zoladura eta hornidura, saneamendu zein euri-ur sareak berritzeko lanak kontratatzeko

Zarrakazteluko Udalak, 2002ko otsailaren 18an egin bilkuran, Zarrakazteluko herriguneko zenbait kaletako zoladura eta hornidura, saneamendu zein euri-ur sareak berritzeko lehiaketa arautuko duten klausula administratiboen plegua onetsi zuen.

Kontratuaren xedea: Zarrakazteluko herriguneko zenbait kaletako zoladura eta hornidura, saneamendu zein euri-ur sareak berritzeko lanak kontratatu eta egitea, Ingeniería Guallart, S.L.k prestatutako proiektu teknikoaren separatari jarraituz.

Adjudikazioa: lehiaketaren bidez adjudikatuko da kontrata.

Hasierako prezioa: 1.068.113,46 euro (BEZa barne); hau da, 177.719.126 pezeta.

Eskaintzak aurkezteko epea: Zarrakazteluko Udaleko erregistroan, 26 eguneko epean, lizitazio iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, eguerdiko ordu biak arte.

Lehiaketan parte hartzeko behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren % 2.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen pleguan zehazten direnak.

Proposamenak Zarrakazteluko Udaleko bilkura aretoan irekiko dira. Horretarako, proposamen egileei eskaintza ekonomikoak irekiko diren eguna eta ordua jakinaraziko zaizkie.

Proiektua, baldintza teknikoak eta klausula administratiboen plegua interesatuen eskura egonen dira "Papelería Copiprinter" dendan (Urdazubiko monasterioa, 24 zk.aren aurrean, Iruña).

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Zarrakaztelun, bi mila eta biko apirilaren hogeita bian. Alkatea, Constantino Alfaro Cortés.

Iragarkiaren kodea: A0204693