59. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2002ko apirilaren 22koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko OLT-EDU izateko lau lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 2002ko otsailaren 18an emandako Ebazpenaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko OLT-EDU izateko lau lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2002ko martxoaren 15eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (33. zk).

Eskaerak aurkezteko epea amaitu da eta ikusirik izangai bazterturik ez dagoela, bidezkoa da, zuzenean, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea, lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikuluko 4. atalean xedatutakoari jarraikiz.

Bidezkoa da, halaber, Langileri Batzordeak epaimahaian izanen dituen ordezkariak adieraztea.

Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak urriaren 13an emandako 201/1999 Foru Aginduaren bidez eskuordeturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko OLT-EDU izateko lau lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Eranskinean ageri da.

Langileri Batzordeak epaimahaian izanen dituen ordezkariak ondoko hauek dira: Juan José Ayesa López jauna, mahaikide titular gisa, eta Juan José Aranguren Pastor jauna ordezko mahaikide gisa.

2. Ebazpen hau epaimahaikideei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita bian.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

E R A N S K I N A

Onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda

Onartuak:

ARANEGUI LASUEN, AMAYA

GUTIERREZ URRESTARAZU, ANTONIO J.

REMON MORALES, MARIA ELENA

Baztertuak: Inor ez.

Iragarkiaren kodea: A0204760