59. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O Z A R

Lizitazio iragarkia: Haur Eskolaren ikastetxea kudeatzea

Osoko bilkurak 2002ko apirilaren 24an erabakitakoaren bitartez, Berriozarko Haur Eskolaren lehenengo zikloko ikastetxearen kudeaketa adjudikatzeko lehiaketa publikoa arautuko duten klausula administratibo partikularren plegua onetsi da.

Prozedura irekiaren bidezko lehiaketa publikoa eta adjudikatzeko modua iragartzen dira.

Kontratuaren xedea: Berriozarko Haur Eskolaren lehenengo zikloko ikastetxea kudeatzeko zerbitzuak kontratatzea.

Kontratuaren epea: urtebete; beste bost urterako luza daiteke.

Behin-behineko bermea: 2.425,38 euro.

Agiriak interesatuen eskura egonen dira Berriozarko Udaleko idazkaritzan, astelehenetik ostiralera, bulego orduetan (9:00etatik 13:30etara). Orobat, plegua interneteko helbide honetan aztertu ahalko da: http:/www.animsa.es/tablon-anuncios.

Eskaintzak aurkezteko epea: hogeita zortzi egun natural, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Berriozarren, bi mila eta biko apirilaren hogeita bostean. Alkatea, Benito José Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: A0204692