59. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O I B A R

Laguntza teknikoa adjudikatuta

Oibarko Udalak, 2002ko apirilaren 20an egin bilkura berezian, aho batez erabaki zuen Angel Javier Ibero Zabalza jaunak ordezkatzen duen Arquitrabe Ingeniería, S.L. (IFK: B31696552) enpresari adjudikatzea obra hau gauzatzeko beharrezkoak diren proiektuen prestaketa, zuzendaritza fakultatiboa eta segurtasun eta osasun arloen koordinaketa: "Oibarko herriguneko hornidura eta saneamenduko sareak berritzeko lanen hirugarren fasea eta horren ondorioz ukitutako kaleak zolatzea". Adjudikazioaren prezioa 40.684,30 eurokoa izan da, BEZaren % 16 barne.

Oibarren, bi mila eta biko apirilaren hogeita hiruan. Alkatea, Luis María Burguete.

Iragarkiaren kodea: A0204691