59. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F U N E S

Deialdia, Funesko Udaleko administrari laguntzaile izateko lanpostu bat, oposizio-lehiaketa bidez eta lan-araubide finkoan, betetzeko

Alkatetzak 2001eko urriaren 15ean eman ebazpenaren bitartez onetsi zen Funesko Udaleko administrari laguntzaile izateko lanpostu bat, oposizio-lehiaketa bidez eta lan-araubide finkoan, betetzeko deialdia, oinarri hauei jarraituz:

1. oinarria.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzea, Funesko Udaleko bulegoetan aritzeko.

1.2. Deialdi honen ondorioz izendatzen den izangaia, 2 hilabeteko probaldia gaindituta, lan-kontratudun finko bihurtuko da.

1.3. Lanpostuak D mailari dagokion ordainsaria izanen du, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren ariora eta Ordainsariei buruzko 1984ko uztailaren 4ko Behin-behineko Araudiaren ariora.

1.4. Deialdi honen ondorioz izendatzen den izangaia ondorio guztietarako lan-kontratudun finko bilakatuko da lanpostuaz jabetzen denetik eta Gizarte Segurantzan afiliatu eta hartan inskribatuko da, deialdi honetako 1.2 oinarrian ezarritako probaldia deusetan ukatu gabe.

1.5. Betebeharrak bere mailari eta kategoriari dagozkionak izanen dira.

1.6. Lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da eta Udalak noiznahi aldatu ahalko du.

1.7. Lanpostua eskuratu ez baina probak gainditu dituztenen zerrendarekin beste zerrenda bat osatuko da, Funesko Udalak erabili ahal izanen duena behin-behineko langileak kontratatzeko, puntuazioaren ordena hertsiki jarraituz.

2. oinarria.-Izangaien betebeharrak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetara onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean:

a) Espainiako edo Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalitatea edukitzea.

b) Adinez nagusia izatea eta erregelamenduz ezarritako adina ez gainditzea.

c) Eskola graduatua, lehen graduko Lanbide Heziketa edo horien pareko tituluren bat edukitzea, edo eskuratzeko moduan egotea eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaiturik edo gabeturik ez egotea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ez izatea.

f) Nafarroako Rural Kutxan 6 euro ordaintzea, azterketa eskubideetarako.

2.2. Baldintza horiek guztiak, probak gainditu eta lanpostua eskuratzen duen izangaiak egiaztatu beharko ditu, deialdi honen 7. oinarrian aipatzen diren epean eta eran, eta eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean beharko dira bete, bai eta hautapen prozeduran zehar eta izendapena egiten den arte ere.

3. oinarria.-Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartu ahal izateko eskabideak Funesko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita 30 egun naturaleko epean.

Eskabideak I. eranskinean argitaratutako ereduari lotuko zaizkio. Horrekin batera lehiaketaldian baloratuko diren merezimenduak egiaztatzen dituzten jatorrizko ziurtagiriak, kopia kautotuak edo fotokopia konpultsatuak aurkeztuko dira, bai eta Nafarroako Rural Kutxan, azterketa eskubideetarako, 6 euro ordaindu izanaren egiaztagiria ere.

3.2. Eskabideak eta agiriak aurkezteko aipatu epea luzaezina izanen da.

4. oinarria.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, alkateak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko ebazpena emanen du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko.

4.2. Izangai baztertuek erreklamazioak egin ahalko dituzte behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamar egun baliodunetan, eta akatsik egin badute, horiek zuzendu ere bai.

4.3. Erreklamazio epea iragan eta behin haiek ebatzita direla edo akatsak zuzenduta, Udaleko alkateak izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko. Argitalpen horretan edo beranduagoko batean, baina betiere Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, probak hasteko tokia, eguna eta ordua zehaztuko dira; orobat, Udaleko iragarki oholean ere argitaratuko da.

5. oinarria.-Epaimahaia.

5.1. Epaimahaia kide hauek osatuko dute:

Mahaiburua: José Luis Díaz Díaz jauna, Funesko Udaleko alkatea, edo hura legez ordezkatuko duena.

Ordezkoa: Antonio Ulzurrun Jiménez jauna, lehen alkateordea, edo hura legez ordezkatuko duena.

Mahaikidea: Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko teknikaria.

Ordezkoa: Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko teknikaria.

Mahaikidea: Juan Manuel Garcés Laplaza jauna, langileak ordezkatuz.

Ordezkoa: mugakide den udalen bateko ordezkari sindikala.

Mahaikidea: José Vidal Cobos jauna, Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuko teknikaria.

Ordezkoa: Mercedes Yábar Yárriz andrea, Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuko teknikaria.

Mahaikide-idazkaria: María Pilar Artajo Ayesa andrea, Funesko Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Joaquín de Carlos Pérez jauna, Faltzesko Udaleko idazkaria.

5.2. Izangaiek epaimahaikideak errefusatu ahalko dituzte, Administrazio Prozedurari buruzko Legean ezarritako moduan eta baldintzetan.

Errefusatze, abstentzio edo beste zioak direla eta, ordezkoekin ere ezin bada epaimahaia eratu, alkateak eskumena izanen du honelako egoera bati itzuri egiteko beharrezkoak diren epaimahaikideak eta haien ordezkoak izendatzeko.

5.3. Epaimahaia hautapen probak hasi baino lehen eratuko da, kideen erabateko gehiengoa bederen bertan dela, eta gainerako horrelaxe beharko du izan erabakiak hartzen dituzten ekintza guztietan, deusetan ukatu gabe erabakirik eskatzen ez duten zaintza edo kontrol lanetarako mahaikideek beren eginkizunak eskuordetzen ahal dituztela.

Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honen oinarriak interpretatu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen auziak.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituak hartu ahal izanen ditu proba guztietarako edo batzuetarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetara mugatuko dira, eta esparru horretan baino ez diete lagunduko epaimahaikoei.

6. oinarria.-Oposizio-lehiaketa.

6.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da: lehiaketaldia lehenengo eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan ezarri bezala.

6.2. Oposizio-lehiaketa ezingo da 3 hilabete baino beranduago hasi, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik kontatzen hasita.

6.3. Lehiaketa. Deialdi honetako 4.3 oinarrian aipatutako toki, egun eta orduan, epaimahaiak izangaiek alegatutako merezimenduak baloratuko ditu, baremo honi jarraituz:

6.3.1. Nafarroako Udaletan administrari laguntzaile lanetan ari izana; urte bakoitzeko 2,5 puntu.

6.3.2. Nafarroako beste toki entitate batzutan administrari laguntzaile lanetan ari izana; urte bakoitzeko, 1,5 puntu.

6.3.3. Beste administrazio publiko batzutan administrari laguntzaile lanetan ari izana; urte bakoitzeko puntu bat.

Egindako zerbitzuak egiaztatzeko, kasuan kasuko administrazio publikoaren egiaztagiriak ekarri beharko dira eta bertan izandako lanaldia zehaztuko da. Benetan egindako zerbitzuak hartuko dira kontuan, edozein dela ere kontratazio araubidea. Zerbitzuak aldi berean egin badira, kontuan hartuko dira bakar-bakarrik punturik gehien ematen duten zerbitzuak.

Esperientzia denbora egiaztatuak urtebetea osatzen ez badu (365 egun), edo lana lanaldi osokoa izan ez bada (1.592 ordu), dagokion proportzionaltasuna lortuko da, lanean egindako egun edo orduak aplikatuz.

Aurreko atal horietan guztietan gehienez ere 20 puntu lortu ahalko dira.

6.3.4. Prestakuntza ikastaroak, lanpostuarekin ikusteko dutenak, hala nola, informatikakoak, kontabilitatekoak, agiritegiei buruzkoak, epamahaiak baloratu beharrekoak, irizpide hauei jarraituz:

-25-50 ordu bitarteko ikastaroak: 1,5 puntu bakoitzeko.

-51-70 ordu bitarteko ikastaroak: 2 puntu bakoitzeko.

-71 ordutik gorako ikastaroak: 2,5 puntu bakoitzeko.

Ez dira kontuan hartuko izangaiek egindako 25 ordutik beherako ikastaroak.

Atal honetan gehienez ere 6 puntu lortu ahalko dira.

6.3.5. Deialdian eskatutako titulazioaz bestekoak.

a) Lehen mailako Lanbide Heziketako titulazioa edo haren baliokidea, administrazio adarra: 3 puntu.

b) Bigarren mailako Lanbide Heziketako titulazioa edo haren baliokidea, administrazio adarra: 4 puntu.

Atal honetan 4 puntu lortu ahalko dira gehienez ere.

6.3.4 eta 6.3.5 ataletan aipatutako merituak fotokopia konpultsatuen bidez egiaztatuko dira.

a) eta b) ataletan puntuaziorik altuena duena hartuko da kontuan, ez baitira metagarriak.

Epaimahaiak Udaleko iragarki oholean argitaratuko ditu lehiaketaren puntuazioak.

6.4. Oposizioa. Oposizioan ariketa hauek egin beharko dira:

6.4.1. Lehen proba.

Lehenengo ariketa. Teorikoa. Informatikari buruzko ezagupenez (Word, Excel, Access, Internet) eta horiek toki administrazioan erabiltzeari buruz galdera labur batzuk edo test motako galdetegi bat erantzun beharko da idatziz; unean bertan banatuko da eta inprimakian bertan erantzun beharko da.

Gehienez ere, 15 puntu; gainditzeko beharrezkoa izanen da 7,5 puntu lortzea.

Bigarren ariketa. Praktikoa. Kasu praktiko bat edo gehiago, udaletan erabiltzen diren aplikazio informatikoei buruz.

Gehienez ere 10 puntu; gainditzeko beharrezkoa izanen da 5 puntu lortzea.

Proba horien iraupena epaimahaiak zehaztuko du, haiek egiten hasi baino lehen.

Lehenengo proban gehienez ere 25 puntu lortu ahalko dira, eta gainditzeko beharrezkoa izanen da 12,5 puntu lortzea, gutxienez.

6.4.2. Bigarren proba.

Lehenengo ariketa. Teorikoa. Idatziz erantzun beharko zaie II. eranskineko gaien gaineko galdera motz edo test moduko batzuei. Gehienez ere ordubete iraunen du.

0-20 puntu bitarte lortu ahalko dira. Gainditzeko, gutxienez, 10 puntu lortu beharko dira.

Bigarren ariketa. Praktikoa. Bi agiri edo gehiago prestatu beharko dira, hau da, toki entitate batean administrari laguntzaile batek prestatu ohi dituenak.

Kasu praktiko bakoitza idatziz, ahoz edo ordenagailuz azaldu ahalko du epaimahaiak. Halaber, epaimahaiak agiria makinaz, eskuz edo ordenagailuz egiteko eskatu ahalko du.

Proba honetan alderdi gramatikalak nahiz agiriaren aurkezpena baloratuko dira, eta proba ahoz egiten bada epaimahaiak ematen dituen datuak behar bezala jasotzea.

0-15 puntu bitarte lortu ahalko dira. Gainditzeko, gutxienez, 7,5 puntu lortu beharko dira.

Bigarren proban, gehienez ere 35 puntu lortu ahalko dira, eta gainditzeko beharrezkoa izanen da 17,5 puntu lortzea, gutxienez.

6.4.3. Hirugarren proba.

Buruz buruko elkarrizketa epaimahaiko kideekin.

Aurreko probak gainditzen dituzten izangaiek epaimahaikoengana joko dute deialdiko lanpostuarekin zerikusia duten gaiei buruz hitz egiteko.

0-10 puntu bitarte lortu ahalko dira eta ez da baztergarria izanen.

-Lehiaketaldiko puntuazioa, gehienez ere: 30 puntu.

-Oposizioaldiko puntuazioa, gehienez ere: 70 puntu.

-Oposizio-lehiaketako puntuazioa, guztira: 100 puntu.

6.5. Oposizioko ariketetako proba guztiak baztergarriak izanen dira. Probaren batean gutxieneko puntuazioa lortu ezik, oposiziogilea baztertua izanen da eta epaimahaiak ez ditu kalifikatuko ariketa horretan hark egindako gainerako probak.

6.6. Ariketa bakoitza zuzendu ondotik, epaimahaiak, gehienez ere 5 eguneko epearen barnean, Udaleko iragarki-oholean paratuko du ariketa gainditu dutenen izenen eta puntuazioen zerrenda, eta baita oposizioko hurrengo ariketa egiteko eguna, tokia eta ordua ere, ariketa hasi baino 48 ordu lehenago gutxienez.

6.7. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala ekarri behar dute saioetara.

7. oinarria.-Gainditzen dutenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

7.1. Azken ariketaren kalifikazioa akitutakoan, epaimahaiak oposizio-lehiaketa gainditzen duten pertsonen zerrenda igorriko dio Udalari, izangai bakoitzak lehiaketan eta oposizioko ariketetan osotara lortutako puntuen arioko hurrenkeran. Zerrendarekin batean, puntuazio handiena duen izangaia izendatzeko proposamena igorriko dio. Proposamen hori argitara emanen da Udaleko iragarki-oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

7.2. Izendapen proposamena iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak agiri hauek aurkeztu beharko ditu Udaleko bulegoetan:

1.-NANaren fotokopia konpultsatua.

2.-Bigarren oinarrian eskatutako tituluaren fotokopia konpultsatua, edo hura lortzeko eskubideak ordaindu izana frogatzen duen gordekinarena.

3.-Zinpeko adierazpena, izangaiari ez diotela kendu ez eten eginkizun publikoetan aritzeko gaitasuna eta ez dutela inongo administrazio publikoren zerbitzutik kendu adierazteko.

4.-Osasun ziurtagiria, izangaiak karguaren eginkizunetan behar bezala aritzeko eritasunik ez akats fisikorik ez duela adierazten duena.

7.3. Ezarritako epean, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, interesatuak aipatu agiriak aurkezten ez baditu, ezin izanen da bere izendapena egin eta bere egintza guztiak deuseztuko dira, deialdian parte hartzeko eskaeran egindako iruzurragatiko erantzukizuna deusetan galarazi gabe.

7.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, puntuazioen zerrendan, 7.1. atalean aipatzen den horretan, hurrengoa den izangaiarekin beteko da lanpostua, eta honekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

8. oinarria.-Izendapena eta lanpostuaren jabetza hartzea.

8.1. Hautabidea bukaturik eta izangaiak 7.2 oinarriak aipatzen dituen agiriak ekarririk, Alkatetzak, ebazpenaren bidez, Funesko Udaleko lan-kontratudun finko izendatuko du, administrari laguntzaile bati dagokion lanpostuan aritzeko eta behar den kontratua sinatuko da.

8.2. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

8.3. Izendatutako izangaiak lanpostuaz jabetu beharko du, izendapena jakinarazi eta hilabeteko epearen barrenean. Epe horretan eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez bada, Funesko Udaleko lan-kontratudun finko bihurtzeko eskubide guztiak galduko ditu. Horrela gertatzen bada, 7.4. atalean ezarritakoari segituko zaio.

9. oinarria.-Errekurtsoak.

Deialdi honen, oinarrien eta haien ondoriozko egintzen aurka, errekurtso hauetariko bat jar daiteke:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik; dena den, aldez aurretik eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Funesen, bi mila eta biko otsailaren hamahiruan. Sinadura ulertezina.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ............., adinez nagusia, NAN zenbakia: .........., Helbidea: ......... (.......), kalea ............, zk.a: ......., posta kodea: ............, telefonoa:.........

Azaltzen dut: Funesko Udaleko administrari laguntzaile izateko lanpostu bat, oposizio-lehiaketa bidez eta lan-araubide finkoan, betetzeko deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko emandako epea bukatzen den egunean. Deialdi hori ......... (e)an Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Karguan aritzea galarazten didan eritasun nahiz akats fisiko nahiz psikikorik ez dudala.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Badudala deialdiaren 2. oinarrian aipatzen den titulazioa.

Horiek horrela, eskabide hau ontzat hartu eta Funesko Udaleko administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko hautaprobetan onartua izatea eskatzen dut.

Funesen, 2002ko .......aren .......(e)an.

(Eskatzailearen sinadura)

II. ERANSKINA

Gaiak

1. gaia.-1978ko Espainiako Konstituzioaren egitura. Konstituzioaren printzipio nagusiak. Toki Administrazioa Konstituzioan. Bertan sartzen diren entitateak.

2. gaia.-Legea. Kontzeptua eta motak. Lege Dekretuak eta Legegintzako Dekretuak.

3. gaia.-Tokiko erregelamenduak eta ordenantzak. Erregelamendu eta ordenantza motak. Ordenantzak prestatu eta onesteko prozedura. Erregelamendu organikoa. Bandoak. Udal araudiak, zuzenbidearen iturri eta autonomiaren erakusgarri diren aldetik.

4. gaia.-Udalerria. Kontzeptua. Antolaketa eta eskumenak. Gutxieneko betebeharrak. Elementuak. Udal mugapea. Biztanleria. Biztanleen Errolda.

5. gaia.-Udal gobernuaren organoak. Alkatea. Osoko bilkura: osaera eta eginkizunak. Zinegotzien hautaketa. Gobernu Batzordea eta alkateordeak. Organo osagarriak.

6. gaia.-Bilkuren araubidea eta udal erabakiak: aktak, ziurtagiriak, komunikazioak, jakinarazpenak eta erabakien argitalpena. Agirien erregistroa.

7. gaia.-Administrazio egintza: kontzeptua eta motak. Administrazio egintzen berrikuspena. Administrazio errekurtsoak. Berraztertzeko errekurtsoa.

8. gaia.-Prozedura administratiboa. Prozeduraren esanahia. Printzipio orokorrak. Urratsak.

9. gaia.-Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina. Behin-behineko langileak eta kontratatuak.

10. gaia.-Nafarroako Toki Entitateen baliabideak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen arabera.

Iragarkiaren kodea: A0203530