59. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Ebazpenaren jakinarazpena

Ekonomia eta Funtzio Publikoko zinegotzi delegatuak Udalaren jabetzari kalte egiteagatik 2002ko martxoaren 11n eman ebazpena (7/EC) jakinarazi ahal izan ez denez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoa betetzeko.

Ikusirik kalteak ordaintzeko errekerimenduaren gaineko A/2001/137 espedientea, Ekonomia eta Funtzio Publikoko zinegotzi delegatuak 2001eko urriaren 1eko ebazpenaren bidez irekia eta Udaltzaingoak emandako partean oinarritzen dena, bertan jasotzen baita Pablo Fernando Romero Uchuari jauna gidaria izanik, Multinacional Aseguradoran aseguratutako NA-4810-T matrikulako ibilgailuarekin seinale bati kalte egin zitzaiola 2001eko irailaren 15ean. Ikusirik aginduzko entzunaldian ez dela alegaziorik aurkeztu, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 117. artikuluko 2, 3 eta 4. idatz-zatietan xedatutakoari jarraikiz, Pablo Fernando Romero Uchuria jauna gertatutakoaren erantzule egitea erabaki dut, eta 71,47 euro ordaintzera behartu, balio hori eman baitzaio egindako kalteari.

Diru hori Udalaren diruzaintzan utzi beharko da ebazpen honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita hogeita hamar eguneko epean, hori guztia ekintza horrek ekartzen ahal dituen zehapenak galarazi gabe. Ordainketa epearen barrenean egiten bada jurisdikziozko organo zehatzaileari emanen zaio horren berri, jabari publikoko ondasunei eginiko kalteen erantzukizun zibila iraungitzat har dadin. Epea bukatzen bada eta ordainketa egin ez bada, eten eginen da ebazpen honen betearazpena, eta etete hori prozesu penaleko erabakiaren menera geldituko da, ezertan ukatu gabe bitarte horretan eskatutako zenbatekoak sortzen duen legezko korritua.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik; edo bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi ondoko hilabetean.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren bian. Alkate udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0203610