59. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A N G O Z A

Salaketen jakinarazpena

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea hausteagatik, udaltzainek ezarritako salaketak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinarazi ahal izan ez direnez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta salatuak bizi diren herriko Udalaren ediktuen oholean.

Arau-hauslea: Iturria Huarte, Mikel. Matrikula: 6242-BHB. Karrika nagusia, 87. Eguna: 2002/03/03. Espedientea: 32/2002. Zenbatekoa: 30,05 euro. Arau-haustea: 11.1.

Arau-hauslea: Jiménez Abadía, Cruz. Matrikula: NA-9493-O. Amadores karrika (8 zk.aren parean). Eguna: 2002/03/03. Espedientea: 33/2002. Zenbatekoa: 30,05 euro. Arau-haustea: 11.1.

Arau-hauslea: Jiménez Fernández, Jesús. Matrikula: Z-0770-AH. Santiago karrika, 2. Eguna: 2002/02/01. Espedientea: 20/2002. Zenbatekoa: 30,05 euro. Arau-haustea: 11.1.

Arau-hauslea: Mateo Moreno, Daniel. Matrikula: 9154-BFM. Santiago karrika, 6. Eguna: 2002/01/29. Espedientea: 17/2002. Zenbatekoa: 30,05 euro. Arau-haustea: 11.1.

Arau-hauslea: Miguel Carbonell, Fernando. Matrikula: NA-6412-Z. Karrika nagusia, 87. Eguna: 2002/02/28. Espedientea: 34/2002. Zenbatekoa: 30,05 euro. Arau-haustea: 11.1.

Arau-hauslea: Oset Olleta, Francisco Javier. Matrikula: NA-4461-AH. Karrika nagusia, 87. Eguna: 2002/01/31. Espedientea: 19/2002. Zenbatekoa: 30,05 euro. Arau-haustea: 11.1.

Arau-hauslea: Pérez Roncales, Juan Carlos. Matrikula: NA-8062-AB. Santiago karrika, 2. Eguna: 2002/03/02. Espedientea: 30/2002. Zenbatekoa: 30,05 euro. Arau-haustea: 11.1.

Arau-hauslea: Remón Casaña, Fernando. Matrikula: NA-4662-BC. Santiago karrika, 6. Eguna: 2002/02/01. Espedientea: 21/2002. Zenbatekoa: 30,05 euro. Arau-haustea: 11.1.

Arau-hauslea: Remón Casaña, Fernando. Matrikula: NA-4662-BC. Santiago karrika, 2. Eguna: 2002/02/28. Espedientea: 53/2002. Zenbatekoa: 30,05 euro. Arau-haustea: 11.1.

1. Irekitako espedienteak iraungiko dira, prozedura hasi eta sei hilabeteko epea bete ondotik, bertze hogeita hamar egun gehiago igarotzen badira, salbu eta haiek eteteko arrazoiren bat gertatzen bada, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 42.5 artikuluan aipatzen denaren arabera.

2. Ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko hamar egun balioduneko epean, interesatuak ehuneko 50 merkeago ordaintzen ahalko du isuna, martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 67. artikuluan ezarritakoa betez. Ordainketa udal diruzaintzan (Udaletxeko lehenbiziko solairuan) berean egin daiteke, 9:00etatik 14:00etara, edo posta-igorpenaz, izen-abizenak, ibilgailuaren matrikula eta espedientearen zenbakia jarriz.

3. Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 72.3 artikuluan xedatutakoaren babesean, ibilgailuaren titularrari eskatzen zaio, arau-haustea egin duen gidaria bera ez bada, nor den esan dezala, hamabortz egun balioduneko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Horretarako, Udaleko Erregistro Orokorrean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluak aurreikusitako bertze tokiren batean idazkia aurkeztu beharko du, arau-hauslearen izen-abizenak, nortasun agiriaren zenbakia eta helbidea adierazteko. Identifikatzeari uko eginez gero, titularraren kontrako salaketa eginen da arau-hauste larriagatik, zehapena berrogeita hamar mila pezetarainokoa izan daitekeelarik.

4. Ibilgailuaren jabea pertsona juridiko bat (sozietate bat) baldin bada, betiere, identifikatu beharko da arau-haustea egin duen gidaria, bertzela sozietateari irekiko baitzaio espedientea, identifikazioa ez egiteagatik.

5. Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 79. artikuluan eta otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuaren 11 eta 12. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ediktu honen bidez salaketa jakinarazten zaio ibilgailuaren titularrari, ustezko arau-hauslea den aldetik.

6. Salatuak alegazio idazkirik edo probarik proposatzen ez badu, jakinarazpen hau ebazpen proposamentzat hartuko da, eta jaun alkatearen eskutan utziko da, hura baita zehatzeko eskumena duen organoa, martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 68.2 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz. Orduan, frogatutzat hartuko dira egitateak, ekarri duten arau-haustea, haren kalifikazioa, pertsona erantzulea eta proposatzen den zehapena, bakoitzari dagokion laukian aipatzen direnak, alegia, izen hauen azpian daudenak: "salatutako egitatea", "hautsitako araua", "kalifikazioa" "salatua" eta "zenbatekoa". Halaberean, jakinarazten da espedientea ikusgai dagoela udal bulegoetan, 8:00etatik 14:00etara, lanegunetan, eta aztertu ahal izanen dela, bai eta dauden dokumentuen nahi bertze kopia eskatu ere.

7. Nolanahi ere, interesatuak hamabortz egun balioduneko epea du ediktu hau argitaratu eta biharamunetik hasita, alegazioak aurkeztu eta bere alde egoki juzgatzen dituen frogak proposatzeko. Horretarako, Udalaren Erregistro Orokorrean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aipatzen diren lekuetariko batean aurkeztu beharko du idazkia.

Zangozan, bi mila eta biko apirilaren zortzian. Alkatea, José Daniel Plano Izaguirre.

Iragarkiaren kodea: a0203818