59. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L U K I N

Lukingo eraikinak lehen aldiz erabili eta okupatzeko lizentziak arautzen dituen ordenantzaren hasiera bateko onespena

Lukingo Udalak 2002ko urtarrilaren 29ko osoko bilkuran "Lukingo eraikinak lehen aldiz erabili eta okupatzeko lizentziak arautzen dituen udal ordenantza" hasiera batean onetsitakoan, jendaurrean paratzen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik kontaturik.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 324. artikuluan eta hurrengoetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 12. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat, hilabete horretan espedientea Lukingo Udalaren bulegoetan aztertzen ahal dute herritarrek eta interesatuek alegazioak edo oharrak egin ditzaten. Epe hori alegaziorik gabe iraganez gero, behin betikoz onetsitzat emanen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Lukinen, bi mila eta biko apirilaren batean. Alkate udalburua, César María Alcoz San Martín.

Iragarkiaren kodea: a0203649