59. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F I T E R O

2000ko kontuen onespena

Udalak, 2001eko abenduaren 28an, Kontuen Batzorde Berezi gisa egin osoko bilkuran, adostasun txostena eman zion 2000ko kontuen espedienteari.

15 egun balioduneko epean jarri zen espedientea jendaurrean, eta ez da erreklamaziorik aurkeztu.

Udalak, 2002ko otsailaren 26ko osoko bilkuran, 2000ko ekitaldiko kontuen espedientea onestea erabaki zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 242. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Fiteron, bi mila eta biko apirilaren bian. Alkate udalburua, Manuel Angel Fernández Andrés.

Iragarkiaren kodea: A0203768