59. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z I Z U R

Hasierako onespena, xehetasun azterlan bati eta mugapen aldaketa bati

Udalbatza honetako alkate udalburuak, 2002ko martxoaren 27an eman ebazpenaren bitartez, 26. lurzatiko xehetasun azterlana eta UE3.2 exekuzio unitatea mugatzeko aldaketa hasiera batez onestea erabaki zuen. Muru-Asteraingo hiri lurzorua da udal planeamenduko arau subsidiarioen arabera, eta José María Castro Urnicia jaunak sustatu du. Jendaurrean egonen da 15 egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, interesatuek udal bulegoetara etorri (Gazolatz) eta edukia azter dezaten, eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu.

Gazolatzen, bi mila eta biko martxoaren hogeita zazpian. Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: A0203766