59. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R T A X O A

Aldaketa puntual baten hasierako onespena Artaxoako Udal Plana 2. sektorea, 4. eremu homogeneoa

Artaxoako Udalak, 2002ko martxoaren 27an egin bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen Artaxoako Udal Planeko aldaketa puntuala hasiera batez onestea. 2. sektoreari dagokio, 4. eremu homogeneoari, eta Juan José Jaurrieta Iriarte jaunak eta Artaxoako San Isidro Labrador etorbideko 31tik 53ra bitarteko etxeetako auzoek sustatu dute.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 115. artikuluko 2 eta 3. puntuetan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.

Artaxoan, bi mila eta biko apirilaren bian. Alkatea, Jesús Zabalegui Jimeno.

Iragarkiaren kodea: A0203764