59. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

UHARTE-ARAKIL

UO-18 unitatearen xehetasun azterlaneko aldaketa hasiera batez onetsirik

Uharte-Arakilgo Udaleko alkate udalburuak, 2002ko apirilaren 2an, 57/2002 ebazpena eman zuen; hona haren testua osorik:

Ikusirik UO-18 unitateko xehetasun azterlana -Udalak onetsia- aldatzeko proiektua, Eraikilea sustatzaileak aurkeztua, eginen diren etxebizitzentzat beste lerrokadura eta altuera batzuk finkatzeko; Udaleko teknikariak proiektu horri buruzko txostena eman duelarik, eta kontuan hartuz proposamenean errespetatzen dela Arau Subsidiarioetan xedatua, alkate udalburuak,

Erabaki du:

1.-Hasiera batez onestea Eraikilea sustatzaileak aurkeztutako xehetasun azterlana aldatzeko proiektua, UO-18 unitatean eginen diren etxebizitzentzat beste lerrokadura eta altuera batzuk finkatzeko.

2.-Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko 119.3 artikuluan xedatuarekin bat, xehetasun azterlana aldatzeko proiektu hori, hasiera batez onetsia, jendaurrean egonen da hamabost eguneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietako batean iragarkia paratzen denetik aitzina.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Uharte-Arakilen, bi mila eta biko apirilaren lauan. Alkatea, Juan José Orbegozo Beraza.

Iragarkiaren kodea: A0203785