59. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

80/2002 FORU DEKRETUA, apirilaren 22koa, Eva Zarranz Alli andrea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Lankidetza, Segurtasun eta Udaltzaingoen Koordinaziorako Zerbitzuaren barnean Afera Orokorretarako Ataleko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren atalean ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren atalburutza eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez aipatu Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko apirilaren hogeita biko bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Eva Zarranz Alli andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Lankidetza, Segurtasun eta Udaltzaingoen Koordinaziorako Zerbitzuaren barnean Afera Orokorretarako Ataleko buru izendatzea, bitarte baterako.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita bian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, Francisco Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: a0204737