59. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

DEIALDIA, "Gas naturaleko adarra, E-28 posizioa. Ablitas-Barillas eta Monteagudo (Nafarroa)" izeneko proiektuak ukituriko zenbait finka okupatu aitzineko aktak egitekoa.

2001eko abenduaren 20an jendaurrean jarri zen "Gas naturaleko adarra, E-28 posizioa. Ablitas-Barillas eta Monteagudo (Nafarroa)" izeneko instalazioen proiektua eta hark ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda.

Industriako zuzendari nagusiak, 2002ko apirilaren 16ko 353/2002 Ebazpenaren bidez, aipatu proiektua onetsi zuen, administrazio baimena eman zion, baita eraikitzeko baimena ere. Halaber, aipatu instalazioaren onura publikoa onartu zen. Adierazpen horrek berekin dakar ukituriko ondasun eta eskubideak presaz okupatu beharra, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 52 eta 53. artikuluek agintzen dutenari jarraikiz, Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen IV. tituluko 103, 104, 105, 106 eta 107. artikuluekin bat. Hori dela eta, bidezko da ondasun haien titularrei dei egitea okupatu aitzineko aktak egiteko.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ukituriko ondasun eta eskubideen titularrei dei egin zaie Iruñeko Udaletxera etor daitezen, okupatu aitzineko aktak eta, hala behar bada, behin betiko okupazioari dagozkionak egitera.

Interesatu guztiek, baita ukituriko ondasunen gainean edozein eskubideren titular direnek ere, pertsonalki agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo, bestela, behar bezala baimendutako ordezkaria igorri beharko dute, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituela. Halaber, nahi izanez gero, perituak eta notarioa, beren kontura, ekar ditzakete.

Aktak egiteko ekitaldia Tutera, Ablitas eta Barillasko Udaletxeetan izanen da, 2002ko maiatzaren 29an. Aktak egiteko ordua interesatu bakoitzari adieraziko zaio zitazio zedularen bidez.

Argitalpen hau, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluak agintzen duena betetzeko ere egiten da, titular ezezagunen edo helbide ezezaguna dutenen kasuetan.

Desjabetzapenari buruzko espedientean Gas Navarra, S.A. izanen da onuraduna.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita bostean.-Industri Segurtasunerako Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga

Iragarkiaren kodea: A0204621