I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
497/2002 EBAZPENA, apirilaren 22koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasgelategiko barru aldeko argiztapena berritzeko obren II Aldiaren kontrataziorako gastua baimendu eta espedienteari hasiera ematen diona.
1.-Erakunde adjudikatzailea.
a) Organismoa: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
b) Espedientea bideratzen duen bulegoa: Ekonomi Kudeaketako Atala.
c) Espediente zenbakia: C0013/02
2.-Kontratuaren helburua.
a) Objektuaren deskribapena: Ikasgelategiko barru aldeko argiztapena berritzea (II Aldia)
3.-Tramitazioa, prozedura eta adjudikatzeko modua.
Lehiaketa publiko irekia.
4.-Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
421.500,00 euro
5.-Agiriak eta informazioa lortzea.
a) Administrazio eta Kudeaketa Eraikineko Harrera-tokia.
b) Helbidea: Arrosadiko Campusa. 31006 - Iruñea (Nafarroa)
c) Telefonoa: (948) 16 90 16
d) Telefaxa: (948) 16 96 61
e) www.unavarra.es
6.-Parte hartzeko eskaerak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken epea: hogeita seigarren egun naturaleko 14,30ak arte, iragarkia hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza tekniko eta administratiboen orrian agertzen dena.
c) Aurkezteko tokia: Erregistro Orokorra - Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Administrazio eta Kudeaketa Eraikina. Arrosadiko Campusa. 31006 - Iruñea (Nafarroa)
7.-Eskaintza ekonomikoak irekitzea.
a) Erakundea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Administrazio eta Kudeaketa Eraikina. Batzar-gela.
b) Helbidea: Arrosadiko Campusa. 31006 - Iruñea (Nafarroa).
c) Eskaintza ekonomikoak zer egunetan, ordutan eta non irekiko diren Errektoretzako iragarki-oholean jakinaraziko da, ireki baino 48 ordu lehenago, gutxienez.
8.-Iragarkiek sortutako gastuak.
Iragarki ofizialek eta prentsan argitaratutakoek sortzen dituzten gastuak adjudikatzailearen kontura izango dira.
Iruñean, bi mila biko apirilaren hogeitabian.-Errektorea, Antonio Pérez Prados.
Iragarkiaren kodea: a0204676