59. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

412/2002 EBAZPENA, apirilaren 18koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Erriberriko udal mugapean, Zaragoza-Altsasu trenbidearen 133/048 k.p.an, trenbidearen azpiko oinezkoendako iraganbidea" egiteko proiektua teknikoki onetsi, desjabetzapen espedienteari hasiera eman eta proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean paratzen duena.

Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuak txostena aurkeztu du, "Erriberriko udal mugapean, Zaragoza-Altsasu trenbidearen 133/048 k.p.an, trenbidearen azpiko oinezkoendako iraganbidea" egiteko proiektu teknikoa onets dadin. Kontrata bidezko exekuzio aurrekontua 703.627,93 eurokoa da, eta 5 hilabetean egin behar dira lanak.

Egin beharreko lanak, laburbildurik, honakoak dira: oinezkoendako iraganbidea, trenbidearen azpitik, 133/052 k.p.an, 2,50 metro gora eta 3,00 metro zabal, eta Erriberri-San Martin Unx errepide zaharrarekin malda eta eskailerekin, trenbidearen alde banatan, lotuko da.

Obrek ukitutako sarbide, zerbitzu eta instalazio guztiak lehen zeuden moduan uzteko asmoa dago. Haien artean, trenbidearen azpiegiturari dagozkion ohikoez gainera, hiriari lotutako beste batzuk ere badira, hots, kolektoreak, telefono haria, elektrizitate hariak, e.a., eta 142.430,61 euroko gastua egiten dute, obraren %20tik goiti.

Horrenbestez, Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuak adierazi eta proposatutakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen Foru Legearen 36.2 artikuluak emandako ahalmenak eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduaren bidez emandakoak ere erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Onespen teknikoa ematea "Erriberriko udal mugapean, Zaragoaza-Altsasu trenbidearen 133/048 k.p.an, trenbidearen azpiko oinezkoendako iraganbidea" egiteko proiektuari. Kontrata bidezko exekuzio aurrekontua 703.627, 93 eurokoa da, eta 5 hilabetean egin behar dira lanak.

2. Proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen desjabetzapen prozedurari hasiera ematea. Zerrenda eranskinean dago.

3. Proiektua eta ukituriko ondasunen eta eskubideen zerrenda jendaurrean paratzea 20 egun balioduneko epean. Epe horretan edozeinek egiten ahalko ditu egoki iruditzen zaizkion ohar edo alegazioak, eta idatziz ekartzen ahal ditu zerrendako akatsak zuzentzeko behar diren datuak. Horretarako proiektuaren ale bat interesatuen eskura egonen da Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuaren bulegoetan eta Erriberriko Udaletxean.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

5. Ebazpen hau jakinaraztea Erriberriko Udalari, aldez aurretik proiektuaren ale bat igorri baitzaio, Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuari eta Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari (Desjabetzapen Atala), behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hemezortzian.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

"ERRIBERRIKO UDAL MUGAPEAN, ZARAGOZA-ALTSASU TRENBIDEAREN 133/048 K.P.AN, TRENBIDEAREN AZPIKO OINEZKOENDAKO IRAGANBIDEA" EGITEKO PROIEKTUA

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua

Aldi baterako okupazioak

ERRIBERRIKO MUGAPEA

1 ERASO GOICOECHEA, ANTONIO 18.194.666 90 15 874 ALORRA

2 HERNANDO HORNO, MARIA ROSA 17.122.503 145 15 875 ALORRA

3 MARQUES VALENCIA, ANTONIO 52.443.030 150 15 876 ALORRA

4 GOLINA SOLA, PEDRO MARIA 15.580.205 535 15 867 ALORRA

"ERRIBERRIKO UDAL MUGAPEAN, ZARAGOZA-ALTSASU TRENBIDEAREN 133/048 K.P.AN, TRENBIDEAREN AZPIKO OINEZKOENDAKO IRAGANBIDEA" EGITEKO PROIEKTUA

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua

Behin betiko desjabetzapena

ERRIBERRIKO MUGAPEA

2 HERNANDO HORNO, MARIA ROSA 17.122.503 29,6 15 875 ALORRA

Iragarkiaren kodea: A0204470