59. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

EBAZPENA, 2002ko maiatzaren 2koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, udal kreditazioko txartelak ekoitzi, zabaldu eta iragartzeko hornidura, Toki Administrazioko Departamentuak sustatua, kontratatzeko espedientea onesten duena.

Kontratuaren xedea: udal kreditazioko txartelak, Toki Administrazioko Departamentuak sustatuak, ekoitzi, zabaldu eta iragarriko dituen enpresa hautatzea (238/01 espedientea).

Izapidaketa: presakoa.

Esleitzeko prozedura: irekia.

Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

Kontratuaren aurrekontua: horniduraren kostua esleipen-hartzaileak hartuko du bere gain, txartelean agertuko den publizitatearen truk.

Epea: hilabete, edo eskaintzan ageri dena, laburragoa bada.

Proposamenak aurkezteko tokia eta egun-orduak: 2002ko maiatzaren 28a arte, Toki Administrazioko Erregistro Orokorrean.

Klausulen pleguak: Toki Administrazioko Departamentuko Kalitate eta Modernizaziorako Zerbitzuan (Iruñeko Tomás Caballero parkeko 2ko 6. oinean), bulegoko egun eta ordu baliodunetan, eta http://www.cfnavarra.es/Info-Local/webgunean.

Jenderik gabe irekitzeko tokia eta egun-orduak: 2002ko maiatzaren 31ko 9:00etan, Toki Administrazioko Departamentuko Liburutegian.

Jendaurrean irekitzeko tokia eta egun-orduak: 2002ko ekainaren 7an, Toki Administrazioko Departamentuko Liburutegian.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren bian.-Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Juan Frommknecht Lizarraga.

Iragarkiaren kodea: A0204935