59. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

505/2002 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kudeaketa Ataleko Buruaren postua hautaketa librearen sistemaren bidez betetzeko deialdia egiten duena.

Ikusirik Giza Baliabideen Zerbitzuko Zuzendariak emandako txostena,

Geroko izendapenak ekarriko dituen gastuak honako kontusail hauei egotziko zaizkie: 62.62.00.120.02 AZLren Oinarrizko Lansariak, 62.62.00.121.02 AZLren Lansari Osagarriak eta 62.62.00.160.00 Gizarte Segurantza.

Ikusirik Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kudeatzaileak egindako txostena eta proposamena.

Ez da aurretik kontu hartzerik eginen, Kontuhartzailea ez dagoenez.

Errrektoretza honek, legez esleituta dauzkan eskumenak erabiliz, ebatzi du Kudeaketa Ataleko Buruaren lanpostu hutsa, izendapen libreko sistemaren bidez, hornitzeko deialdia egitea. Lanpostua A/B taldekoa eta 26 mailakoa da, prestasuna du, eta Unibertsitateko Informatika Zerbitzuari atxikita dago. Hori guztia I. Eranskinean dago zehaztuta. Hona hemen arau orokorrak:

1.-Arau orokorrak.

1.1.-Deialdi honetan lege hauek agintzen dute: martxoaren 10eko 364/95 Errege Dekretuak, Langileak Estatuko Administrazio Nagusiaren Zerbitzuan Sartzeari buruzko Erregelamendu Nagusiak eta Estatuko Administrazio Nagusiaren Funtzionario Zibilen Lanpostu Horniketa eta Lanbide Sustapena Egiteko Erregelamenduak.

2.-Izangaiek bete beharrekoak.

2.1.-Deitutako lanpostua karrerako funtzionarioek eskatu ahal izanen dute, betetzen badituzte lanpostuan aritzeko Lanpostuen Zerrendan ezarritako baldintzak. Lanpostuaren ezaugarriak I. Eranskinean zehazten dira.

3.-Eskaerak.

3.1.-Prozesu honetan parte hartzeko eskaerak Ebazpen honen II. Eranskinean ezarritako ereduari lotuko zaizkio, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, helbide honetan: Administrazio eta Kudeaketa Eraikina, Arrosadiko Campusa, 31006 (Iruñea), Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean deialdia argitaratu eta hurrengo hamabost egun baliodunen epean. Eskabidearekin batera, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

-NANaren eta curriculum vitaeren kopia, non agertuko baitira izangaiak dauzkan titulazioak, egindako ikasketak eta hobekuntza ikastaroak, eta, zehazki adierazita, lanbidean izan duen esperientzia, eta, oro har, agertarazi nahi dituzten meritu eta alderdi guztiak.

4.-Elkarrizketa.

4.1.-Izangaiak elkarrizketa egitera deitu ahal izanen dituzte, eta horretan, gutxienez ere, lagun hauek egonen dira Nafarroako Unibertsitate Publikoaren izenean:

-Joaquin Sevilla Moroder jauna, Teknologia Berrietarako eta Hezkuntza Berrikuntzarako Errektoreordea.

Ignacio Recondo Aizpuru jauna, Kudeatzailea.

-Ana Rodríguez Mazquiarrán andrea, Informatika Zerbitzuko zuzendaria.

5.-Izendapena.

5.1.-Ebazpen prozesu hau Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektoreak ebatziko du, ebazpena emanen baitu hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik kontatzen hasita. Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko dute.

6.-Jabetza hartzeko epea.

6.1.-Jabetza hartzeko epea hiru egun baliodunekoa izanen da, funtzionarioak etxebizitzaz aldatu behar ez badu, eta hilabetekoa etxebizitzaz aldatu behar badu.

7.-Helegiteak.

7.1.-Deialdi hau, bere oinarriak eta exekutatzeko ekintzak inpugnatu egin daitezke, azaroaren 26ko H.A.A.J.ren A.P.E.ren 30/1992 Legeak ezarritakoaren arabera.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita lauan.-Errektorea, Antonio Pérez Prados.

I. ERANSKINA

Lanpostua: Kudeaketa Ataleko Burua, A/B taldea, 26 maila, Ordu-prestasuna. 243 zenbakiko lanpostua, Unibertsitateko Informatika Zerbitzuari atxikia.

Osagarri berariazkoa: 12.656,51

Zuzkidura: 1

ANEXO II /II. ERANSKINA

1.-DATOS PERSONALES / NORTASUN EZAUGARRIAK:

Grado consolidado /Finkatutako gradua: .....................................

2.-DESTINO ACTUAL / EGUNGO LANPOSTUA:

S O L I C I T O : Ser admitido/a a la convocatoria pública para la provisión de puestos de trabajo por el sistema de libre designación, anunciada por Resolución del Rector de .......................................................... de la Universidad Pública de Navarra, por considerar que reúne los requisitos exigidos para el desempeño del puesto de trabajo que a continuación se indica:

ESKATZEN DUT: Izendapen libreko sistemaren bidez lanpostuak hornitzeko deialdi irekian, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektorearen .......................................................... ebazpenean iragarritakoan, onartua izatea, ondoko lanposturako eskatzen diren baldintzak betetzen ditudalakoan:

NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOAREN ERREKTORE JN. TXIT PRESTUA.

Iragarkiaren kodea: A0204821